ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude> Produktuak > > berritasunak Terrazak birgaitzeko soluzio espezifikoa Gandian

Novedades de

Terrazak birgaitzeko soluzio espezifikoa Gandian

 

ULMA Hormigón Polímerok forjatu aurpegi bat egin eta diseinatu du Gandian, Valentziako La Safor eskualdeko hiriburuan, 60 bizitokiko eraikina birgaitzeko. Manila eraikina 70eko hamarkadan eraiki zen, turismo boomaren erdian, hondartza parean, eta hiriko bizitoki aipagarrienetakoa bilakatu zen. Zabaltzan zeukan kafetegiagatik dauka izena, Madrilen 40ko hamarkadan jaiotako kafetegi-kate bati zegokiona. Modernotasunaren adibide zen ostalaritza kateak prestigioa partekatzen zuen bizitokien eraikinarekin. Denbora pasa ahala, 16 oineko eraikin honen terrazak estaltzen zuen harri artifiziala hondatzen hasi zen. Terrazetako teilatuko gangatiletan korrosio prozesu bat hasi zen eta egituraren zati batzuk erortzen hasi ziren. Arrazoi nagusia terrazak iragazgaiztu gabe egoteagatik zen, eta itsas giro batean zeudenez, kresalak prozesua bizkortu zuen. Proiektu egile Ignacio Lafuente Niño arkitektoak, eraikinak birgaitzeko soluzioetan espezializatua, jatorrian terrazak estaltzen zituzten harri artifizialeko piezak ordeztea eta horien ordez bereziki proiektu honetarako diseinatutako L itxurako hormigoi polimerozko piezak erabiltzea proposatu zuen. Hertomar enpresa errehabilitatzailea arduratu zen pieza horiek ordezteaz. Hormigoi polimeroak, iragazgaiztasun ezaugarri apartekoak dituenez, material aproposa da giro mota hauetarako, izan ere itsas kresala arazo bilakatzen da hagaxka metalikoz armatutako harri artifizialarentzat. Material hori aurrefabrikatua, iragazgaitza, tenperatura aldaketen aurrean erresistentea eta arina izanik, Lafuente Jaunak behin baino gehiagotan aukeratu du kostaldean kokatutako eraikinak birgaitzeko. Gainera azkoin enbutitu bidezko ainguraketa sistema erraza dauka, obran instalazioa nabarmen errazten dutenak eta, ondorioz, enpresa errehabilitatzailearen lana ere bai. Molde bidezko bere fabrikazioa dela eta, askatasun handia ematen du diseinurako, piezak proiektu bakoitzaren beharretara eta arkitektoaren irizpideetara egokitzea ahalbidetuz. Espainiako merkatuko etxebizitza parkearen egungo egoera dela-eta beharrezkoa da birgaitze jasangarria orainari eta etorkizun hurbilari begira. ULMA Hormigón Polímero, egoera horretaz kontziente izanik, zirkunstantzien abangoardian egon nahi du eta etengabe dabil sektore honetarako bere aurrefabrikatuak ikertzen eta berritzen, arkitektoekin eta enpresa errehabilitatzaileekin elkarlanean.

Berritasun gustiak ikusi

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu