ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Produktuak > Eraikuntza > Materialaren nolakotasunak

Tasunak

Konpresioarekiko erresistentzia

Aurrefabrikatutako sistemei aplikatutako Hormigoi Polimeroak, hautsi edo pitzatu aurretik, 30,2 MPa jasan dezake; hormigoi tradizionalak, berriz, 7-9 MPa baino ez.

Fluidoen hustuketa

Material honek, ispilu antzeko gainazal erabat laua baitu, fluidoak bizkor hustea errazten du. Gainera, hutsaren hurrena den ur xurgapen indizea du; hormigoi tradizionalaren indizea, berriz, %5-10ekoa da.

Produktu kimikoekiko erresistentzia

Frogatua dago Hormigoi Polimeroa material erresistenteenetakoa dela edozein produktu kimikorekiko. Izan ere, haren osagaiek ez dute erreakzionatzen kontaktuaren aurrean, eta hala produktuaren disgregazioa nahiz deformazioa ekiditen dira.

Izoztearekiko erresistentzia

Material honi, tradizionalei ez bezala, ez diote izozte-desizozte zikloek eragiten. Hala, pitzadurak agertzea ekiditen da, propietate fisiko guztiei ukigabe eutsiz.

Urradurazko higadura

Hormigoi Polimeroak, material konposatua denez gero, gainazalak ezin hobeki gordetzea bermatzen du eta ez da igarri ere egiten erabileraren edo denboraren poderiozko higadurarik.

Arintasuna

Bere ezaugarri mekaniko bikainak direla-eta, profil leunagoa duten piezak egiteko aukera eskaintzen du; horrela, piezak arinagoak dira. Aurrezten duen arintasuna da, obran garraio baliabide osagarrien erabilera murrizten baitu.

Estetika eta kolore aukerak

Molde bidezko fabrikazioa dela-eta, askatasun handia eskaintzen du diseinurako. Piezak proiektu bakoitzaren beharretara eta arkitektoaren irizpideetara egokitzea ahalbidetzen du.

Piezen arintasunak estetika aldetik kontzeptu arkitektoniko berria eskaintzen du eraikinetako fatxadetarako.

 

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu