ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Produktuak > Eraikuntza > Leihoburuak Jartzeko Jarraibideak

Jartzeko jarraibideak

DCT Modeloko leihoburuak eta ateburuak karga-habeekin jartzeko jarraibideak

DCT Modeloko leihoburuak eta ateburuak karga-habeekin jartzeko jarraibideak DCT Modeloko leihoburuak eta ateburuak karga-habeekin jartzeko jarraibideak
  • 1
    Jarri leihoburua eta ateburua karga-habeekin dagokion adreilu ilararen gainean, fatxadan alde bakoitzean 12 cm hartuz (gomendagarria). (Ikusi 1 irudia).
  • 2
    Leihoburuak eta ateburuak M8ko azkoin hariztatuak ditu, 50 cm-ero orean enbutituak.
  • 3
    Leihoburuak eta ateburuak goiko forjatuari edo edozein osagai erresistenteari lotu L formako altzairu herdoilgaitzezko pletina batzuk erabiliz (ikusi 2 irudia). Pletina leihoburu eta ateburuen azkoinetara torlojuz lotzen da eta beste aldean forjatuari lotzen zaio torlojuz.
  • 4
    Eragiketa hau egitea gomendatzen da leihoburuak eta ateburuak dituen ainguraketa guztietan.
    Oharra: pletinak leihoburu eta ateburuaren aldean zulo kolisoa izan behar du, leihoburu eta ateburuaren ainguraketek izan dezaketen posizioarekiko eszentrikotasuna dela-eta.

DC Modeloko leihoburuak eta ateburuak karga-habeekin jartzeko jarraibideak

DC Modeloko leihoburuak eta ateburuak karga-habeekin jartzeko jarraibideak DC Modeloko leihoburuak eta ateburuak karga-habeekin jartzeko jarraibideak Paso 4 de las instrucciones de colocación de dinteles
  • 1
    Jarri leihoburua eta ateburua karga-habeekin dagokion adreilu ilararen gainean, fatxadan alde bakoitzean 12 cm hartuz (gomendagarria) (Ikusi 1 irudia).
  • 2
    Jarri eskora bat baoaren erdialdean, bere nibelazio egokia lortzeko.
  • 3
    Leihoburu eta ateburuak ainguraketa galbanizatuak ditu 50 cm-ero, zulaketekin.
  • 4
    Lotu karga-habea goiko forjatuari edo edozein osagai erresistenteri, metalezko zumitz edo altzairuzko hari bidez. Tenkatu zumitza edo bihurtu haria leihoburu eta ateburuaren baoaren erdialdean kontragezia sortu arte; horrela eskora birkokatu beharko dugu.
  • 5
    Eragiketa hau egitea gomendatzen da leihoburuak eta ateburuak dituen ainguraketa guztietan.
  • 6
    Leihoburua eta ateburua lotu eta gero, fatxadak bere gainetik jarraitzen du.
  • 7
    Leihoburuak eta ateburuak karga-habea duela eta fatxada egiteko parte hartu duten osagaien lehortze-fraguatzerako beharrezkoa den gutxieneko denbora igarota, eskora kendu egiten da.
  • Muturretan hegalak dituzten leihoburu eta ateburuak
    Aurreko ataletan bezala jokatuko da, baina kontuan izan behar dugu hegaleko pieza dagoen muturrean ainguraketa bat aurreikusi behar dugula hura lotu eta /edo eusteko. Baldin eta leihoburuak eta ateburuak ainguraketarik ez badauka muturrean, ainguraketa obran egingo da tako zabalgarri baten bidez.

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu