Zarautz Kantauri ertzean kokatutako herri ederra dugu, primerako hondartza luzea duena surfean aritzeko eta ezaguna zaiguna Karlos Arguiñano sukaldari ospetsua bertakoa delako. Bada, Zarautzen bertan agerian jarri ditu ULMA Hormigón Polímerok bere lankidetza eta profesionaltasuna etxebizitza obra dotorea egiteko.
Kalitate handiko 50 etxebizitzaz osatutako obra honek bi pieza bereziez osatutako soluzioa eskatzen zuen: altuera desberdinetan kokatutako erlaitz dekoratibo batzuk eta leiho azpadura batzuk azkeneko plantan. Eraikina promotore desberdinek beste material mota batekin egindako aurreko promozio baten ispilua zen. Lehendik existitzen ziren forma berezien moduko eta diseinu konplexuko piezak egiteko beharra zen, kalitate plus bat gehitzen ahaleginduz, kostuari eutsiz eta instalazioa erraztuz, gainditu beharreko erronka.
Lehenengo ideia zen aurreko promozioetan erabilitako hormigoi tradizionaleko soluzioari eustea eta obra amaieran pintatzea.
Baina ULMArekin kontsultatu eta gero piezak hormigoi polimeroan egitea aukeratu zen, izan ere bere propietateak hormigoi tradizionalarenak baino askoz handiagoa dira.
Hormigoi polimeroaren abantaila garrantzitsuenetakoa da ura apenas xurgatzen duela, eta kostaldeko guneetan handia da hezetasunak eta kresalak eraikinetako fatxadetan eragiten dituzten kalteak. Era berean, instalatzeko erraza dela kontuan hartuta eta kostua obraren araberakoa izanik, obrako arkitektoak eta aparejadoreak nahiz eraikitzaileak material honen aldeko hautua egin zuten.
Obrako arkitekto proiektugileak, Javier Lertxundik, lehendik ere ezagutzen zuen gure gama estandarra (leiho-isurkiak, horma-txapelak…), baina lehenengo aldia zen soluzio bereziekin eta neurrirakoekin esperimentatzen zuena. Gaur egun aztertzen ari den obra bat dauka, eta hormigoi polimeroko beste soluzio batzuen artean ateburu eta leihoburu jarraituak jartzea aurreikusi du.
Luis Epelde arkitekto teknikoa kobran hartu du parte eta pozarren dago hormigoi polimeroarekin lortutako emaitzarekin. Material oso gustukoa du, batez ere plakazko estalduretan, eta berak eskatu zuen ULMArekin harremanetan jartzea.
Horrelako obra konplexuan logikoa da ezusteak eta arazoak izatea: obra hau ez zen salbuespena izan, instalazio orduan eragozpenen bat sortu baitzen, baina arazorik gabe konpondu ahal izan zen; horrela, profesional bien iritzi orokorra guztiz positiboa da, bai produktuari dagokionez, bai ULMA Hormigón Polímerok eskainitako zerbitzuari dagokionez.
FITXA TEKNIKOA:
PROIEKTUA: 50 etxebizitza promozio librekoak.
ARKITEKTOA: JAVIER LERTXUNDI ESNAL
ARKITEKTO TEKNIKOA: LUIS EPELDE
PROMOTOREA: Promociones Andutz-Mendi Grupo Martija-Malcorra.
ERAIKITZAILEA: Astiaran Eraikuntzak S. L.
ERAIKITAKO AZALERA: 7.600 M2.
OBRA AMAIERA: 2008ko ekaina
ULMAK ESKAINITAKO SOLUZIOAK: ERLAITZA ETA LEIHO AZPADURA
KOLOREA: Zuria

