ULMA Hormigón Polímero presente dago Telefonikaren Komunikazio Hirian, Kanalizaziorako Sistema Aurrefabrikatuen linearen bidez.
Proiektu honen zifrak izugarriak dira: 400.000 metro karratu, 6.000 aparkaleku, 14.000 langilerentzako lekua (gure herrialdean dituen langile guztien %30 inguru, alegia), 15 eraikin guztira eta 500 milioi euroko aurrekontua.
Los canales de hormigón polímero ULMA hormigon polimeroren kanalak zifra horiei gehitu behar zaizkie, sei hilabetean DOMO kanalen 5.000 metro lineal hornituz, GR100UOC modeloko sareta artekatu galbanizatuarekin.
Sareta modelo honek alderantzizko “T” forma dauka eta bere estetikagatik nabarmentzen da, izan ere zoladuran primeran integratzen den sistema da (izan hormigoia, galtzadarria edo baldosa) eta erabateko mimetizazioa lortzen da hiri paisajean. Sistema integrala da, kanal modelo desberdinetara egokitu daiteke eta eskuragarri dago akabera galbanizatuan eta herdoilgaitzean. C-250 arteko karga mota jasaten du, ideala hiri inguruneetarako. Halaber, miaketak egiteko kutxeta multzoa dauka, drainatze linea ezinhobe mantentzeko.
Sistema honek eskaintzen duen soluzio teknikoa bere miaketak egiteko multzoarekin behin betiko abantaila bilakatu zen lehiakideen aurrean. Drainatze linean 30 metroero laukizuzen motako marko bat instalatu da barrualdea erraz aska daitekeena; horrela kanalerako sarbidea uzten du eta garbiketa eta mantentze lanak egiteko aukera ematen du. Barne laukizuzen hori alboko galtzadarri edo baldosa mota berdinarekin estaltzen da eta, horrela, akabera garbia, estetikoa eta oso diskretua lortzen da.
C distritua izenez ere ezagutzen dena, Madrilgo Las Tablas-eko PAU-n kokatzen da, M-40 ondoan. Egoitza-campus bat egiteko asmoa dago, bere malgutasun kontzeptualagatik eta arkitektura homogeneoagatik finantza balio handia nortasun arkitektoniko handiarekin bateragarri egiten duena.
Proiektuaren datuak:
•Arkitektoa: Rafael de la Hoz
•Sustatzailea: Telefónica de España
•Eraikitzailea: UTE Dragados – FCC
• ULMA kanal modeloa: Domo + sareta artekatu galbanizatua GR100UOC.

