ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berritasunak > ULMA Hydro kanalak MADRID RIO-n

Berritasunak

ULMA Hydro kanalak MADRID RIO-n

 

Manzanaresko Salón de Pinos Madrid Río proiektuaren baitako jarduera multzoaren zati da, zeinaren bidez 125.000 metro karratuko azalera urbanizatu ahal izango den, Marqués de Monistrol pasealekuaren eta M-30eko Hego korapiloaren artean. Casa del Campo eta ibai ondoko Parque Lineala oinez edo bizikletan konektatzea ahalbidetzen du.
Pasealeku osoan barrena burdinurtu nodularreko saretadun Hydro Kanalen 8.000 metro baino gehiago instalatu dira. PPrekin fabrikatutako kanal horiek diseinu modular eta sendoa dute, eta C-250 arteko karga klaseetarako pentsatuta daude, EN-1433 arauaren arabera.
Instalazio lanak 5 eraikitzailek egin dituzte (FOMENTO, DRAGADOS, TECSA, RAGA, FERROVIAL) eta modelo hau arrazoi desberdinengatik aukeratu da, batik bat:
- Bere drainatze ahalmen handiagatik.
- Kanal arinak eta garraiatzeko eta manipulatzeko oso errazak izateagatik.
- Bere muntajea diseinu estankodun mihiztadurarekin oso erraza izateagatik.

- Burdinurtu nodularrean, altzairu galbanizatuan, herdoilgaitzean eta plastikoan eskuragarri dagoen sareta gamarekin bateragarria izateagatik.
Hiriburuko gune berde berri honetan, lur azpiko M-30aren gainean 6 kilometro luzatzen dena, guztira 8.000 zuhaitz landatuko dira eta terrazak, ariketa fisikorako guneak, egonlekuak eta haurrentzako guneak instalatzen ari dira.
Lan honen helburu nagusia oinezkoa “benetako protagonista” izatea da, eta Udalak M-30 berriari eta bere inguruneari eman nahi dion “ingurumen eta jasangarritasun izaera” ren adibide hoberena da.

Azkenik, azpimarratzekoa da Madrilgo Hiriak “Golden Swing” saria jaso duela, Salón de Pinosen luze-zabalean dauden haurrentzako guneak direla-eta. Saria eman zaio jolasgune horiek ingurumenarekiko erakusten duten armoniagatik, beren irisgarritasun, segurtasun eta originaltasunagatik, izan ere haurrei irudimena eta sormena garatzeko mota guztietako erronkak eta sorpresak eskaintzen dizkiete.

Nobedade guztiak ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu