ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berritasunak > ULMA Hormigón Polímero lankidetzan Cinnamond-Torrentó-Sala Arquitectes-ekin

Berritasunak

ULMA Hormigón Polímero lankidetzan Cinnamond-Torrentó-Sala Arquitectes-ekin

 

CTS Arquitectes-ek Manresako epaitegi eraikinaren proiektua egin du, hormigoi polimerozko fatxada aireztatuarekin.
Cinnamond-Torrentó-Sala Arquitectes (CTS Arquitectes) estudioak Bartzelonan Manresako epaitegi eraikinaren proiektua egin du ULMA Hormigón Polímeroren fatxada aireztatua erabiliz. Proiektua bere diseinua baldintzatzen zuen kokalekuan zegoen, izan ere Cardener ibaiaren gaineko ur-jauzi harritsu batean dago, baina soiltasunez eta zorrozki eman zitzaion soluzioa, epaitegi bat egiteak duen garrantzia dela-eta.
Arkitektoek fatxadarako plaka neurri espezifikoak behar zituzten eta baita kolore berezia ere, proiektuan aukeratu zuten harri naturalaren antzekoa litzatekeena. ULMAko ekipoak plaken neurriak egokitu zituen eta harri kolore berezia sortu zuen, orban okreak zituena. Era berean, xafla bereziak eta plaka artekatuak diseinatu ziren eraikina aireztatzeko beharrei erantzuteko. Arbel tankerako testurari dagokionez, fatxadaren uniformetasunarekin amaitzeko, despieze bat diseinatu zen kontrako zentzuan jarritako plaketako batzuekin; horrela efektu berezia sortzen da fatxadaren testuran, izan ere ezkerrerantz makurtutako zaina duten plakek ilunagoak dirudite eskumarantz makurtutako plakekin alderatuz gero.
CTS Arquitectes-eko Antonio Salaren arabera, ULMA Hormigón Polímeroko ekipoak erantzuna eman zien proiektuaren beharrei, testura eta kolore bereziei dagokienez, eta zehaztasun handiz garatu zuen fatxadaren neurriak hartzeko prozesua. “Egiazki oso garrantzitsua da ULMAk fatxadaren hornidura eta instalazio zerbitzu integrala eskaintzea, eta zentzu horretan oso pozik gaude. Giltza eskura zerbitzua oso interesgarria da.”
Hasiera batean, harri naturala zen fatxada aireztaturako proiektuan zehaztutako materiala. Nolanahi ere, hormigoi polimeroa erabiltzeko aukera aipatu zen eta, material bakoitzaren aldeko eta kontrako alderdiak aztertu ondoren, azkenean arkitektoek hormigoi polimeroa erabiltzea erabaki zuten, prezio aldetik hobeto posizionatuta zegoelako. Gainera, hormigoi polimerozko fatxadak mantentze gastu askoz txikiagoak behar ditu eta oso emaitza onak ematen ditu; hori erabakigarria izan zen erabakia hartzerako unean. Hormigoi polimeroak, material iragazgaitza denez, ez du zikina xurgatzen eta erraz garbitu daiteke urarekin eta xaboiarekin.

FITXA TEKNIKOA

PROIEKTUA: Manresako epaitegiak
AMAIERA: 2008ko urria
ARKITEKTOAK: Cinnamond-Torrentó-Sala Arquitectes (CTSARQ)
PROMOTOREA - ERAIKITZAILEA: Pai Construcciones
ERAIKITAKO AZALERA: 14.827 m2
FATXADA AIREZTATUKO AZALERA: 2.500m2
PLAKA FORMATUA: 150x50 cm, 150x30 cm, 150x25 cm
KOLOREA: Berezia P13 Anboto
TESTURA: Arbel tankerako porfidoa

Nobedade guztiak ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu