ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berritasunak > Tximinia-estalkia itsas guneetarako

Berritasunak

Tximinia-estalkia itsas guneetarako

 

Donostian, Gros auzoan, etxebizitzaz betetako etxe-uharte baten estalkia birgaitzea planifikatu zen. Bai hezetasunak bai kresalak, besteak beste, ohiko hormigoizko jatorrizko tximinia-estalkiak hondatu zituen. Materiala estetikoki itsusitu egin zen eta propietate teknikoak deuseztatu egin ziren, altzairuzko barne armadurak hondatu zirelako, piezak leherraraziz.
Gure Ekipo Tekniko eta Komertzialak eta birgaitze arduradun Juan Ramón de Pablo aparejadoreak elkarrekin burututako kudeaketari eta azterketari esker egoerari irtenbidea topatu zitzaion, tximinietan hormigoi polimerozko pieza aurrefabrikatuak jarriz, hain zuzen. Material honen iragaizgaitasunari esker, piezek ez dute uraren eta kresalaren eraginik jasaten. “Ohiko hormigoiz egindako jatorrizko tximinia-estalkiak hondatuta zeuden hezetasunaren eta kresalaren ondorioz.”
Tximinia-estalkiak bereziki diseinatu ziren eraikinaren estalkian egokitu eta sar zitezen. Bi neurri desberdinetan egin ziren, 640mm zabaleran eta 400mm luzeran, zehazki. Erabilitako pieza oinarria zutabe-estalkia izan zen, erdian zulo bat egin zitzaion tximiniaren diametroarekin. Bere diseinua, lau isurkiko estalkiarekin, ura eraikinaren kanpoaldera bideratzea ahalbidetzen du.

Nobedade guztiak ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu