ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berritasunak > Tenis gune berriak - La Caja Mágica – ULMAren drainatze kanalak ditu

Berritasunak

Tenis gune berriak - La Caja Mágica – ULMAren drainatze kanalak ditu

 

ULMA Hormigón Polímero, bere Drainatze Kanalen linearen bidez, presente dago Caja Mágica-n, Madrilgo tenis gune berrian, zeina joan den maiatzean inauguratu zen, lur gaineko ATP Masters 1000 Torneoarekin.

Gune garrantzitsu hau Dominique Perrault frantses arkitektoak diseinatu du eta munduko tenis instalazio modernoena bezala aurkeztua izan da.

Barruko kirol gune osoan ULMAren drainatze kanalak jarri dira, DOMO modelokoak, burdinurtu nerbioduneko saretak dituztenak. Auditorio-Plazako kanpo guneetan hormigoi polimeroko kanalak jarri dira, SELF200K modelokoak, altzairu galbanizatuko profila dutenak. Kanal biek erabilera balioaniztuna eta altuera konstantea dute eta bereziki diseinatuta daude luzeegiak ez diren kanalizazio lineentzat eta EN- 1433 Arauaren arabera C250 karga klasea bitartean eusten dutenentzat. Bi modelo horiek SELF familiakoak dira, oinezkoei eta ibilgailuen noizbehinkako trafikoari begirakoak, eta 100 eta 300 mm. arteko zabalera dute.

La Caja Mágica-ren pieza nagusia beira eta altzairuzko eraikin handi bat da, tenisean aritzeko hiru pista dituena. Pista horiek estalpe mugikorrak dituzte, beharren arabera ireki eta itxi egiten direnak. Eraikinaren berezitasun horrek egiten du bakarra munduan. Egia esan, asmoak badira antzeko planteamenduak egiteko Roland Garros edo Wimbledon bezalako egungo tenis gune nagusietan.

La Caja Mágica izena Perrault-ek proposatu du eta Madrilgo agintariek bere egin dute; arkitektoaren arabera, izen horrek adierazten du pistak, sabai irristagarria dutenez, “aztiek erabiltzen dituzten tiraderadun kaxak bezalakoak direla”.

Hiru areto horietaz gain -handienak 12.500 ikusle bil ditzake- tenisean aritzeko beste 27 pista eraiki dira, estalpedunak edo estalperik gabeak. Gunea 20 hektareako lurzoruan eraiki da, 150 milioi euroko kostua izan du eta hiru urteko egikaritze epea.

Nobedade guztiak ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu