ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berritasunak > Presente Espainiako etxebizitza altuenean

Berritasunak

Presente Espainiako etxebizitza altuenean

 

ULMA Hormigón Polímero presente dago Lugano Dorrean, Benidormgo etxe orratz altuenean eta Espainiako etxebizitza garaienean, bere fatxada aireztatuko linearen bidez. Dorrea Levanteko hondartzako leku pribilegiatu batean dago, 42 planta ditu eta 158 metroko altuera. Eraikin ikusgarri hori Sierra Heladako parke naturalaren inguruetan dago, itsas mailarekiko gune altu samarrean (60 metro inguru). Horrek, duen altuerarekin batera, presentzia nabarmena ematen dio Benidormgo skyline gainean.

Jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa

Jasangarritasun eta efizientzia energetikoari dagokionez eraikuntza teknika aurreratuenekin eginda, obra guztian jarraipen zorrotza egin zaie erabilitako material guztiei eta euren jasangarritasunari. Gainera, ikuspegi energetikotik portaera ezinhobea lortzeko, neurri batzuk hartu dira, hala nola ULMA Hormigón Polímeroren fatxada aireztatua erabiltzea.

Adolfo Rodríguez, proiektua egin duen arkitektoak hormigon polimeroren fatxada aireztatua erabiltzeak dakartzan onurak aipatzen ditu:

• Eraikuntza xehetasunak fatxada aireztatuko sistema baten bidez konpontzea, hormigoi armatuko hormekin batera, eraikinari inertzia termiko handia ematen diote, Benidormgo klima baldintzak hobeto probestea ahalbidetuz, eta klimatizazioan gastu gutxiago eragiten ditu, bai neguan bai udan.

• Akabera kopuru ugariak eta piezen formatu desberdinek fatxadaren modulazioarekin jolasteko aukera ematen digute eta eraikinari kolore zuri berezia gehitzen dio, inguruetan argitasuna zabalduz.

• Fatxada aireztatu bat erabiltzeak bere portaera termikoa hobetzen du, sortzen den barne konbekzio korrontearen bidez.

• Egiturari lotutako metalezko azpiegitura baten bidez egindako kolokazio sistemak bermerik handiena eskaintzen du dagokion Egokitasun Teknikoko Dokumentua duelako eta azterketa espezifiko bat egin delako obra berezi honetara egokitzeko.

• Azken baten, hormigoi polimeroak aldakortasun handia eskaintzen digu, amaierako produktuaren homogeneotasuna ziurtatuz.

Obraren garapena

Proiektua landu ahal izateko, ULMA material askotariko fatxada aireztatuko (panel arinak eta harri naturala) beste bi hornitzailerekin lehiatu zen. Hautaketa prozesu luze baten ondoren, zeinetan hiru hornitzaileek lagin bat jarri behar izan zuten obran, azkenean proiektuaren ardura zuen eraikitzaileak ULMA Hormigón Polímeroren fatxada aireztatuaren alde egin zuen. Obran jartzeko erraztasuna, prezio lehiakorra eta materialaren iraunkortasunari esker ULMA izan zen aukeratua.

Proiektuan hormigoi polimerozko plaka zuriak eta arbel itxurako testuradunak erabili dira, luzeran 110 eta 180cm bitartekoak x 75cm-ko altuera dutenak. Orotara, fatxada aireztatuko 4.000 m2 hornitu dira obrarako.

Eraikinaren edertasun ikusgarriak azterketa eta proba zehatzak jaso behar izan ditu: Ainguraketak eta gainleiho sekzioak birdiseinatu dira, eta Eraikuntzako Kode Teknikoko irizpide zorrotzenak betez jardun da, horrelako altuera duen eraikin batek jasan behar izaten duen haizearen presio dinamikoa bermatuz eta bere itxiturara inguratzailearen kargen transmisioa eragotziz.



Fitxa teknikoa


ARKITEKTOA Adolfo Rodríguez López Jn.
ARKITEKTO TEKNIKOAK Vicente Ramos Bou Jn.
Luis Reig Mataix Jn.
Javier Delgado Vallés Jn.
PROMOTOREA Torre Lúgano S.L.
ERAIKITZAILEA U.T.E. Torre Lúgano
ERAIKITAKO AZALERA 19.123 m2
FATXADA AIREZTATUKO AZALERA 4.000 m2
PLAKA FORMATUA 110-180 x 45-75 cm
KOLOREA M05 Ararat
TESTURA Arbel kolorekoa

Nobedade guztiak ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu