ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berritasunak > Pieza bereziak goi mailako etxebizitzarako

Berritasunak

Pieza bereziak goi mailako etxebizitzarako

 

ULMAk “soluzio pertsonalizatua” aurkezten du Natural Investment eraikuntza enpresak egindako goi mailako familia bakarreko etxebizitzarentzako; etxebizitza Gironan dago, kostaldeko Sant Antoni de Calonge herrian. Beste pieza batzuen artean, leihoetako azpadura bereziak, erlaitzak, aurrealdeko erlaitzak eta forjatu fronteak diseinatu eta fabrikatu ziren.

Etxebizitzaren kokapena ikusita -itsasoaren parez pare muino batean-, proiektuaren egile DNA Arquitectos-ek batetik material iragazgaitza bilatu zuen kresalak piezak kaltetuko zituelakoan, eta bestetik tenperatura aldaketen aurrean erresistentea izango zen materiala ere bai, eguraldi aldaketen aurrean piezak babestu eta horrela euren iraupena bermatzeko. “Erronka zen soluzio desberdina eta berezia ematea, era berean materialaren iraunkortasuna bermatuko lukeena”.

Bestalde, etxebizitzari ukitu desberdindua eta findua eman nahi zitzaion. Horretarako, beharrezkoa zen etxeko berezitasun guztiak konpontzen eta nahi ziren forma desberdinak lortzen lagunduko lukeen materiala izatea. Beharrezko baldintza guztiak bete ahal izateak, materiala jartzen laguntzen zuen soluzioa aurkezteaz gain, berekin ekarri zuen promotoreak eta arkitektoek hormigoi polimeroaren aldeko hautua egitea.

Nobedade guztiak ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu