ULMA Hormigón Polímerok pieza bereziez hornitu du A Coruñan, Boiroko hirigune erdian dagoen 200 etxebizitzako eraikin aipagarri bat. Eraikinak 30 milioi euroko inbertsioa eragin du, 62 metro ditu frontez, 90 metro fondo zeta 5.800 m2 inguru azaleraz. “Boirocenter” izena du, etxadi oso bat hartzen du eta 1.800 m2-ko plaza nagusia du.
Boiroko proiektua lankidetza adibide garbia da, hasi ideiaren sorreratik berau gauzatu arte, arkitektura estudioa, sustatzailea, eraikitzailea eta soluzio bereziak eskaintzeko materiala egiten duen enpresaren artean. “Aldibereko ingeniaritza” deitzen zaio. Horretarako, proiektuaren ardura duen arkitektoa, Amancio Losada, ULMAko proiektu taldearekin harremanetan jarri zen, eta proiektu taldeak aldez aurretiko azterketa egin zuen bideragarritasun tekniko eta produktiboari dagokienez, arkitektoaren eta fabrikatzailearen sail teknikoaren arteko lankidetza estuaren ondorio den soluzio pertsonalizatuarekin emateko.
Proboin sustatzailearen helburua zen etxebizitza sustapen handi bat eraikitzea, bere diseinuagatik desberdinduko zena eta, era berean, ingurunean integratuko zena. Kolore zuri, berde, zilarrezko, gris, okreek eta materialek obra hau itsasoa eta kostaldea erreferentea diren ingurune berezi honekin elkartzen ditu.
Diseinatu eta hornitu diren pieza berezien artean erlaitz handi bat nabarmentzen da, eraikin osoa inguratzen duena eta eraikina bera errematatzen duena, indar handia emanez. Aipatu erlaitzaz gain, neurri txikiagoko beste erlaitz mota batzuk egin dira, bai eta ere ur-isurki bereziak erlaitzekin bat datozenak eta pilastrak eta leiho-
markoak, eraikinari dotorezia eta desberdintzea ematen diotenak.
Materialaren garrantzia
Hala materialaren propietateak nola bezeroaren diseinu eta fabrikazio beharrei egokitzeko aukera erabakigarriak izan ziren ULMA piezen hornitzaile gisa hautatzeko orduan. Hormigoi polimeroak akabera laua dauka eta ur-xurgatze maila ezdeusa du, isurien kanporaketa azkarra erraztuz eta materialaren iraunkortasun handiagoa bermatuz, zeina ezinbesteko ezaugarria den proiekturako, eraikina hezetasun eta gazitasun handiko gunean baitago.

