ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berritasunak > Miniuhin testura Lakuabizkarrako haurtzaindegian

Berritasunak

Miniuhin testura Lakuabizkarrako haurtzaindegian

 

ULMA Hormigón Polímerok bere miniuhin testurarekin estali du Vitoria-Gasteizen dagoen Lakuabizkarrako haurtzaindegi berria. Akaberan 90 x 90 cm-ko plaka estandar modeloa da, M19 Jasper kolorekoa, pasoko 15 mm.-ko uhinak osatzen dituen bolumen sortaz osatutako testura duena. Lau plaka modelo desberdin konbinatu dira, uhinak norabide desberdinetan dituztela: bertikala, horizontala, diagonala eskuinera eta diagonala ezkerrera. Plaka modelo bakoitza norabide bertikalean jarri da eraikinaren altuera osoan, marra bertikalak osatuz eta, horrela, behe planta bakarreko eraikinaren horizontaltasunarekin apurtuz.

Miniuhin testuraren bidez efektu optiko berezia lortzen da; plaka guztietan tonalitate berdina erabili arren, mugimendu bisualeko efektua lortzen da. Eraikina aldatzen doa bere gain islatzen den argiaren arabera: horrela, bai eguneko orduaren arabera bai urteko urtaroaren arabera fatxada aldatu egiten da. Eraikina Yolanda Bombín Vitoria-Gasteizen Eusko Jaurlaritzako Arkitektura Saileko arkitektoak proiektatu du.

Nobedade guztiak ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu