ULMA Hormigón Polímerok Fatxada Aireztatu bidez estali du Vitoria-Gasteizko Ibaiondoko Gizarte Etxe berria, eta efektu optiko berezia lortu du miniuhin testura erabiliz. Plaka estandarreko modeloa da, bolumen multzoaz osatua, zeinak uhinak sortzen dituzten, 15 mm-ko pasoa dutenak. Testura horrek, kolore bereko panelen eta norabide desberdinetan jarritako ildasken bidez, polikromatismozko efektu optikoa ahalbidetzen du, egunean zehar aldatzen dena, ñabardura desberdinak eskainiz eta, ondorioz, fatxadaren azken akabera aberastuz.
Proiektuaren arkitekto egileak Idom ACXT Arquitectos-eko Jesús Armendáriz Eguillor, Amaia Los Arcos Larumbe eta David Resano Resano izan dira. Garbi izan dute hasieratik, proiektuaren lehiaketa fasetik, material honen erabileraren aldeko hautua, izan ere oso ondo baloratu zuten eta esperimentatzeko aukera paregabea iruditu zitzaien, testura eta akaberei dagokienez, hormigoi polimeroak eskaintzen zituen aukerez baliatzea.
Eraikuntza jasangarri erraldoi hori, 14.000 metro karratuko azalerarekin eta 13 milioi euroko aurrekontuarekin, hiriko gizarte ekipamendu abangoardistena bilakatu da.
FITXA TEKNIKOA:
PROIEKTUAREN IZENA: Ibaiondoko Gizarte Etxea
KOKAPENA: Ibaiondo auzoa (Lakuabizkarra), Vitoria-Gasteiz
EGILEAK: ACXT Arquitectos
ARKITEKTOAK: Jesús Armendáriz Eguillor, Amaia Los Arcos Larumbe, David Resano Resano.
FATXADA AIREZTATUKO AZALERA: 2.000 m2
PLAKA FORMATUA: 90 x 90 cm
TESTURA: Miniuhin estandarra
KOLOREA: M03 Besaide

