ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berritasunak > Magic Badalona ULMA Hormigón Polímeroren kanalez hornitu da

Berritasunak

Magic Badalona ULMA Hormigón Polímeroren kanalez hornitu da

 

ULMA Hormigón Polímero presente dago Badalonan kokatutako eta saskibaloian oinarritutako Magic aisialdi eta merkataritza zentroan, Kanalizaziorako Sistema Aurrefabrikatuen linearen bidez.

Magic Badalonak bere baitan hartuko ditu museo interaktiboa, gimnasioa, 15.000 metro karratuko merkataritza gunea, 9 saskibaloi jokaleku, 13 zinema areto, 11 jatetxe eta baita kart pista bat ere. Proiektuak orotara 48.569 m2 ditu.

Proiektu honetan ULMA Hormigoi Polimeroko 9 kanal mota desberdin instalatu dira, guztira 1.500 metro lineal baino gehiago osatuz. Zentro osoan barrena kokatu dira, bai kanpoaldean (besteak beste F250K00R eta SM350F modeloak jarri dira bertan) bai aldagelak eta zentrorako sarbideetan (M100V eta M200K modeloak jarri dira bertan). Kanal guztiek burdinurtuzko saretak dituzte aldagelatan jarritako modeloak izan ezik, zeinak polipropileno nerbiodun sareta erabiltzen duen.

F250K eta SM350F modeloak karga handiak mugitu behar diren guneetarako prestatu dira eta F900 arteko karga klasea har dezakete. Aitzitik, M100V eta M200K modeloak oinezkoentzako guneetarako, plaza eta parkinetarako prestatu dira eta gehienez C250 arteko karga klasea har dezakete, EN-1433 arauaren arabera.

Gimnasioa dagoen eraikin bereziak isats-piano itxura dauka eta saskibaloiko baloi erraldoi batez koroatua dago, 36 metro diametroduna eta 20 metro luze dena, 3 plantako eraikin baten pare, hain zuzen. Horrela, urrutitik identifikatu daiteke eta zentroko elementu deigarriena da.

DKV Joventut eta Sacresa Promotorak, Udalaren parte hartzearekin, sustatu dute zentroa. Palau Olimpic-aren atzean dago, C-31 autopistaren iparraldean, eta 110 milioi euroko aurrekontua izan du.

Nobedade guztiak ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu