ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berritasunak > Gestio Integrala Azal Proiektuan

Berritasunak

Gestio Integrala Azal Proiektuan

 

ULMA Hormigón Polímeroko Proiektu taldeak, Bartzelonako Pich-Aguilera Estudioko Felipe Pich-Aguilera eta Teresa Batlle arkitektoekin lankidetzan, Fatxada Aireztatuari buruzko ikerketa proiektu oso bat landu dute. ULMAren Gestio Integralaren eredu da, non lankidetza ideiaren sorkuntzan bertan hasten den -Aldibereko Ingeniaritza deitzen dena- eta obrako instalazio bizkor eta eraginkorrean bukatzen. Azal Proiektuan nabarmentzen diren berezitasunak hauek dira:

• Plakaren diseinua eta forma.
• Ainguraketa espezifikoa.
• Koloreak.
• Linea jokoak junturekin.

Erronka hauxe zen: haurtzaindegi izateko pentsatutako eraikin batek heskai bat marraztea zeruertzean, naturarekin halako erkaketa bat egiteko asmoz. Hala, hainbat saiakuntza eta proba egin ondoren, plakaren behin betiko diseinua egin zen eta Fatxada Aireztatuaren Sistema berritzaile bat garatu. Larru naturalen analisi xehatua egin zen, forma, tamaina, testura eta erliebe egokienen bila, espaziora moldatuko zen inguru bat sortzeko, forma organikodun eta izaera jarraituko egiturazko elementuak sortuz. Emaitza hexagono itxurako plaka bat izan zen, barrualdeko pentagono testura batekin konbinatua erliebe baxuan.

Proiektu taldeak sistemari egokitutako profil berezi bat garatu zuen, plaka hexagonaleko formatu berria txertatu ahal izateko. Fabrikan entseatutako aurreseriean jarritako dedikazioak aukera eman zuen erronkari erabateko arrakastaz aurre egiteko, eta obraren zailtasuna gorabehera, fatxada instalatzeko 20 egun besterik ez zen behar izan, 2007ko abuztuan. Gainera, jatorrizko koloreak erantsi ditugu, katalogoko paletatik kanpo landutakoak. Bartzelonako probintzian dagoen Terrassako Torressana Haurtzaindegia AZAL proiektuaren lehen aplikazio erreala izan da, “hexapenta” plakarekin.

ULMA Fatxada Aireztatuaren Sistemak, singulartasunaz gain, portaera bioklimatiko egokia eskaintzen dio haurtzaindegiari. Fatxada Aireztatua sistema eraginkorra da, zubi termikoak ekidinez eraikinen portaera hobetzen duena. Ondorioz, ingurumenaren iraunkortasunerako baldintza guztiak betetzen duen energia aurrezpen handia dakar.

Nobedade guztiak ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu