ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berritasunak > Forjatu frontea Birgaitzerako

Berritasunak

Forjatu frontea Birgaitzerako

 

Tarragonako Salou herrian, badian kokatutako bizitegi-konplexuan, labar baten ondoan harri artifizialeko forjatu fronte bat ordeztu da, izan ere kresalak eta eguraldi aldaketek nabarmen hondatu dute, ez soilik kanpo aldetik, baita forjatuaren barne ainguraketetan ere, herdoilduz eta piezen haustura eraginez. “Piezak egiteko hormigoi polimeroa erabili izana gakoa izan da, uraren xurgaketarik eza erabat bermatzen baitu, ondoren eragin ditzakeen arazoak saihestuz”.
Obraren zuzendaritza eta Proiektuaren egile Costuk eraikuntza enpresak eta Francesc Sas arkitekto teknikoak harri artifiziala beste material aurrefabrikatu bategatik aldatu nahi zuten –iragazgaitza, tenperatura aldaketen aurrean erresistentea, arina eta erraz jartzekoa izango zena-, eta horrela ULMA Hormigón Polímeroko Sail Tekniko Komertzialarekin jarri ziren harremanetan. Hormigoi polimeroaren alternatiba gisa harria eskaintzen zen soilik.
Obra zuzendaritzak, lehendik zuen esperientziaz baliatuz, harria baztertu zuen, bai baitzekien, urteak pasa ahala arazo berdinak sortuko zirela eta horrenbestez aukeratu zuen hormigoi polimeroa. Aipatzekoa da, materialaren arintasuna dela eta, eroso eta azkar jartzen dela. Gainera, ainguraketa sistemak azkoin enbutitu bat du, piezak jartzea oraindik errazago egiten duena. Hormigoi polimeroaren propietateen artean daude ura xurgatzeko portzentaje txikia, arintasuna, egokitzapena, akabera lauak eta gainera ohiko hormigoiak baino lau bider erresistentzia handiagoa eskaintzen du.

Nobedade guztiak ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu