ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berritasunak > Forjatu fronte arin eta iragazgaitza

Berritasunak

Forjatu fronte arin eta iragazgaitza

 

Alacanteko Denia herrian, F.G.V. estazio inguruan (Ferrocarril de la Generalitat valenciana), bizitegi-eraikin bateko balkoien estaldura egin da, horretarako diseinatutako forjatu fronte batzuekin. Obra zuzendaritza eta proiektu egile Fernando Ferrer y Asociados S.L.-ek balkoiak material aurrefabrikatu baten bidez estali nahi zituen eta horretarako ULMA Hormigón Polímeroren Sail Tekniko-Komertzialarekin jarri zen harremanetan.

Piezek bete beharreko ezinbesteko ezaugarriak hauek ziren: akabera lau perfektua, ura xurgatzeko portzentaje txikia (hezetasun handiko gune batean kokatuta egoteagatik) eta, bereziki, material arina eta moldagarria dimentsionalki. Hormigoi polimeroak propietate horiek guztiak ditu eta, gainera, ohiko hormigoiak baino lau bider erresistentzia handiagoa eskaintzen du.

“Piezek akabera lau perfektua dute, ura xurgatzeko % txikia, eta aipatzekoak diren arintasuna eta egokitzapena”. Aipatu proiekturako, pieza lauetarako molde desberdinak egin dira, zeinak luzera desberdinetan moztu diren obraren beharren arabera. Gainera, gris koloreko pieza berezi hauek gorri berezi C-44 koloreko beste pieza estandar batzuekin konbinatu dira, hala nola leiho isurki, horma txapel eta leihoburu eta ateburu karga-habeekin.

Nobedade guztiak ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu