Donostian, Aiete auzoan dagoen kiroldegi berriak duela gutxi ireki ditu ateak jendearentzat, birmoldaketa lanek urtebete baino gehiago iraun ondoren. ULMAk proiektuan hartu du parte hormigoi polimerozko fatxada aireztatuko bere sistema erabiliz.
LKS Ingeniaritzak idatzitako proiektuak harrizko materiala erabiltzea aurreikusten zuen fatxada aireztaturako, baina plaken arintasunak eta koloreen konbinaketarako aldakortasunak hormigoi polimeroaren aldeko hautua egitea eragin zuen. LKS Ingeniaritzako Arantxa Jauregik dioenez, hormigoi polimeroa zen eraikinerako pentsatuta zuten materiala, definituta zeuden moduluetan sartzen zen eta Etxadi kiroldegiaren moduko eraikin publikoak exijitutako iraunkortasun eta erresistentzia beharrei erantzuten zien.
Instalazio berriek prestazio gehiago dituzte eta erakargarriagoak dira. Etxadi kiroldegiak estali gabeko hiru igerileku zituen eta, egun, estalitako bi eta estali gabeko beste bi ditu, uda parterako. Era berean, kiroldegiak bederatzi paddle pista ditu –horietako sei estalitakoak–, bi gimnasio eta bestelako ekipamenduak, hala nola haur jokoetarako gunea, kirol anitzeko pista eta kafetegia, kaletik sarbide zuzena duena.

