ULMAk “soluzio tonal” berria aurkeztu du fatxada aireztatuen sistemarako kolore eta testura gama zabalaren barruan. Berrikuntzan aritzeko esperientziak ematen duen bultzadaz, ULMAko talde teknikoak plaka berri bat jarri du merkatuan. Plaka horrek Chillida eta antzeko maisu handiek oinordetzan utzitako mezua eta aberastasuna jasotzen ditu, indar, grabitate eta espazio ildoak lortzeko etengabeko jardunean.
Materiala zaharkitze azeleratuan sartzeko, materialak elkarrekin jartzeko hainbat proba, kolore probak eta iraunkortasun azterketak egin dira; eta emaitza izan da hormigoi polimerozko plaka bat, gainazal latza duena, non harri eta metal aspektuak, itxura formalak eta material arinak nabarmentzen diren. “Planteatzen zena zen tonu bereziko hormigoi polimerozko plaka bat prestatzeko beharra. Erronka, berriz, akabera berezitu bat lortzea zen”.
ULMA Hormigón Polímeroren formatu, kolore eta testura soluzioak, Fatxada Aireztatuetarako, ugari dira. Baditu testura leunak eta arbel itxurakoak, akabera satinatua nahiz distiratsua dutenak, 25 x 25 cm-tik 180 (L) x 90 (H) cm-rainoko plaka formatuekin. Koloreetan, berriz, zuri, krema eta grisekin hasi eta urdin, gorri eta berdeekin segi daiteke. Testura bereziak ere proposatzen dira, hala nola plaka ildokatuak, “greka” akabera, edo agiri honetan aurkezten dugun estetika.

