ULMAk Fatxada Aireztatuaren diseinu berritzailea aurkeztu du. Hona hemen diseinu hori landu duten arkitektoak: Joaquin Caro Gomez, Alberto Miño Perez, Jose Sanchez-Pamplona Garcia eta Jose Juan Sanchez Pedraza. Kordobako hiriburuan, Espainiako Habiadura Handia (AVE) geltokitik 10 minutura dagoen auzune batean, “Atlántico” eraikinaren fatxadaren estaldura egin da ULMAren fatxada Aireztatuaren sistemarekin.
Obra horren berezitasuna plaken testuran datza. “Miniuhin” modeloa erabili da. Modeloaren diseinua mm 1eko lodiera duten uhin batzuk simulatzen duten plaka bolumen batzuek osatzen dute. Lau plaka modelo konbinatu dira eta uhinak hainbat posiziotan jarri: bertikal, horizontal, eskuin diagonal eta ezker diagonalean. Aurrez aztertutako itxuran jarrita, efektu optiko berezia lortu da, nahiz eta plaka guztietan tonalitate berbera erabili izan; ikusizko mugimendu efektua lortu da. Izan ere, islatzen zaion argia nolakoa den, eraikina aldatuaz doa. Hala, eguneko zein ordutan gauden, eta zein urtarotan gauden, fatxada aldatu egiten da.
Erabilitako plaka formatuen artean, badira 130-180 cm luze direnak, eta 62-65 cm zabal direnak. "Harrigarriena da plaka guztietan tonu bera erabilita ere, testurak kolore ñabardurak aldatu egiten dituela eta badirudi gama bereko hainbat tonu erabiltzen direla.
OBRA PROIEKTUAREN FITXA TEKNIKOA: "Atlántico" Eraikina - 39 etxebizitza, lokal eta garaje. KOKALEKUA: Arroyo del Moro etorbidea - Kordoba.
BUKAERA DATA: 2006ko abendua.
ARKITEKTOAK: Joaquin Caro Gomez. Alberto Miño Perez, Jose Sanchez-Pamplona Garcia, Jose Juan Sanchez Pedraza.
SUSTATZAILEA: Fomento Inmobiliario de Córdoba S.A.
ENPRESA ERAIKITZAILEA: Grupo Noriega.
ERAIKITAKO AZALERA:6500 m2. Hormigoi Polimerozko
FATXADA AIREZTATUAREN AZALERA: 1500 m2.

