Barruko berritzea: Pieza berezia zutabearen estaldurarako
ULMA Hormigón Polímerok parte hartu du Gijóngo Paduako San Antonio elizaren barruko berritze lanetan: pieza bereziak diseinatu ditu beltz koloreko hormigoi polimeroan, kontrahormen estaldurarako. Elizaren erdigunea eusten duten sei arkuak beltzez nabarmentzen dira 16 m.-ko altuera duen ganga zuriaren azpian, eta horrela dotorezia eta distintzio ukitua ematen diote oratorio barrualdeari.
Obra berezi hori ULMAk eskaintzen duen Birgaitzerako Soluzio Integralen adibide ona da, zeinetan lankidetza ideia sortzen den unetik hasi (Aldibereko Ingeniaritza izenez ere ezagutzen dena) eta dagokion proiektuarentzat bereziki diseinatutako piezen hornidurarekin amaitzen den. Proiektuaren egile Marcelino Galán Feito arkitektoak dioenez, “ULMAk bere ahalmena erakutsi zuen estandarizaziotik irten eta proiektu bereziak lantzerakoan sortzen diren beharrei irtenbidea emateko, eta horrenbestez oso pozik gaude Departamentu Teknikoaren lankidetzarekin.”
Piezei dagokienez, arkitekto proiektugileak zutabeen estaldurarako material aurrefabrikatua eta mekanizatua behar zituen, neurri handiko piezen instalazioa erraztuko lukeena. ULMA hormigoi polimeroaren arintasunak eta azkoin enbutitu bidezko fijazio sistemak berritzea aurrera eramateko beharrezko bermea eskaintzen zien.
Era berean, materialaren moldeagarritasunak proiektu berezi honek behar zituen formak sortzea ahalbidetzen zuen, despiezea sinplifikatuz eta, horrela, obraren garapenari konplexutasuna kenduz. Horrenbestez, estaldura soilik hiru pieza motekin eraman zen aurrera: alboetarako bata, arkuen tapentzat bestea eta intrados eta dobelarentzat hirugarrena.
Elizak, duela gutxi inauguratu dena, bi urteko berritze prozesu osoa izan du. Berritzeari esker erabilera publikoa bultzatu nahi zen, eta, hortaz, eraikina berritzeaz gain, elizaren isolamendu akustikoari heldu zitzaion eta berogailu eta megafonia sistema berriak ezarri ziren. Horrela, teknologia eta material berriak erabili ziren helburu praktiko eta estetikoekin, berritzea aurrera eraman ahal izateko.
