ULMAk fatxada Aireztatuaren diseinu berritzaile bat aurkeztu du. Diseinua Alberto Martin de Lucio arkitektoak landu du, Luis Feito artistaren zirriborro batzuetatik abiatuta. San Sebastian de los Reyes madrildar herrian Udal Prestakuntza Zentroko fatxadaren estaldura egin da. "Fatxada gainean kubo batzuk jartzeko ideia, Alberto Martin de Lucio arkitektoaren eta Luis Feito eskultore eta pintorearen lantaldean sortu zen. Luis Feito El Paso Taldearen sortzailea da eta espainiar arte garaikidearen barruan funtsezko artista da."
Fatxadako materiala: hormigoi polimerozko plakak (biblioteka eraikinaren mendebaldeko fatxada), zeramikazko adreilua (biblioteka eraikinaren gainerako fatxadak) eta geruza bakarreko morteroa (gelen eraikinaren fatxadak) Eraikina: Udal Prestakuntza Zentroaren eraikinaren pertzepzio globalari dagokionez, bolumen joko batean datza, kontraste eta orekak uztartuz. Kubo beltz ia perfektuari baxuagoa den prisma zuri bat kontrajartzen zaio, eta bion artean, lotura artikulatzen duen atzera eramandako sarbidea.
Era berean, elementu bateratzailea estalkian dagoen horma da. Erabilerak ere bereiztuta daude. Kuboaren irudia sinbolikoagoa da -hortik dator Luis Feitoren parte hartzea- eta ekitaldi aretoa, erakusketa aretoak, biblioteka eta aire zabaleko auditoriuma batzen ditu. Prisma pragmatikoagoa da eta bertan gelak eta tailerrak daude. Eraikinaren inguruak ulerkera formala eta funtzionala elkarren osagarri egiten ditu, zuhaiztiak mugatuz eta soropil zerrenda, zuhaixka gune eta landare lurren bidez ibilbideak adieraziz. Fatxada eta kuboak: Ideia: Luis Feitori izugarri gustatu zitzaion Prestakuntza Zentroaren eraikineko fatxadan eskala handiko lanean aritzearen ideia. Proiektuaren arkitektoarekin egindako kolaborazioa bizi-bizia izan zen, eta artistaren estudioan ideiak trukatzen ibili ziren proposamenaren azken definizioa izan arte. Hasiera-hasieratik, Feitok baztertu egin zuen fatxada pintura obra berri bat egiteko oinarri gisan erabiltzea.
Aitzitik, Feitok eraikinaren bolumen arkitektoniko bien arteko kontrastean zentratu zuen arreta eta eskultura ariketa bat proposatu zuen, non itxituraren zenbait atal bereiztu egiten diren itxituratik eta hiru dimentsioko efektua egin, eusten dieten oinarriarekiko testura berezituekin. Egitea: biblioteka eraikinaren fatxada nagusirako hautatutako materiala hormigoi polimeroa izan da, pieza beltzetan, 180x90 eta 30x90 cm bitarteko formatu aldakorrekin.
Berezitasuna lortutako hiru dimentsioko efektuan datza, Luis Feitoren diseinuaren arabera itxituraren gainean bolumen kubiko irten batzuk eraiki izanari esker. Fatxadaren plano nagusirako, akabera satinatua hautatu da, argi-zulopeko plaka miniuhinduan xehetasunak txertatuz; kuboen akaberarako, berriz, distira hautatu da. Testura konbinazio horrek bolumen jokoa nabarmentzen laguntzen du, argi eta itzalen bidez. Erronka teknikorik handiena kuboen bost aldeak egitea izan zen, itxituraren azaletik 11 edo 20 cm irteten baitira. Elementu bakoitza banaka fabrikatu behar izan zen, eta fatxada aireztatuaren egitura nagusian bermatutako egitura lagungarri baten gainean kokatu, kasu bakoitzari egokitutako ezkutuko eusteko soluzioekin. Kubo bakoitza bikainki ahokatu beharra zegoen fatxadan eta gainerako bolumen planokideekiko plomatuta.
Hormigoi polimeroa material ezezaguna zen zuzendaritza fakultatiboarentzat, baina soluzioen bilaketan ULMAko talde tekniko-komertzialak emandako laguntza jarraituari esker eta talde horren proposamenen malgutasun eta seriotasunari esker, zuzendaritzak buruan izango du materiala etorkizuneko proiektuetarako. Materialaren propietateek, tonuen edertasunak eta prezio lehiakorrak ULMAren alde jarri dute balantza, nahiz eta aurretik bestelako material batzuk hartu ziren kontuan, hala nola korten altzairua eta harri naturala. Arkitektoa: Madrilgo Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak. Lehen saria 1992an eskuratu zuen, ikasketak amaitu baino bi urte lehenago. Orduz geroztik profesional liberal gisan egiten duen lana -aipagarriak dira izaera sinboliko nabarmena duten eraikinak- arkitektura liburuen editore gisan egiten duen lana eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakaskuntza lana bateratzen ditu.
Gainera, artearekin engaiaturik dagoen arkitektoa da eta bere obrarik esanguratsuenetako batzuen diseinuan artista handiekin aritu da, esaterako, don Luis Feitorekin. Izan ere, Feitok eskala handiko lana egin du San Sebastian de los Reyesko (Madril) Udal Prestakuntza Zentroko fatxadan; hain zuzen ere, horixe izan da Alberto Martin de Luciok irabazi duen azken sariketen arteko bat.
Artista omendua: Luis Feitok aipatutako proiektuan izandako parte hartzea bere lanari eta obrari egindako omenaldia izan da. Jaso dituen sarien artean, aipatuko ditugu, batetik, 1993an Frantziako Arte eta Letren Ordenaren Komendadore izendatu zutenekoa, eta bestetik, 1998an San Fernandoko Arte Ederretako Errege Akademiako kide izendatu eta Arte Ederretako urrezko domina jaso zuenekoa. Bere ibilbide artistikoan zehar etengabe ibili da erakusketak aurkezten, Europa, Asia eta Amerikako galeria eta erakusketa aretoetan, bai bakarrik bai El Paso taldearekin. Haren obrak munduko museo eta bilduma publiko garrantzitsuenetan daude, hala nola Erromako Arte Modernoaren Museoan, New Yorkeko Guggenheim Museoan, Parisko Arte Modernoaren Museo Nazionalean eta Madrilgo Reina Sofia Arte Zentroa Museo Nazionalean, besteak beste.
Obraren Fitxa Teknikoa:
Proiektua: Udal Prestakuntza Zentroa.
Kokalekua: San Sebastian de los Reyes (Madril).
Bukaera data: 2006ko uztaila. Arkitektoa: Alberto Martin de Lucio.
Fatxada Aireztatuaren egilea: Alberto Martin de Lucio, Luis Feito, ULMA Hormigón Polímero.
Sustatzailea: San Sebastian de los Reyes-ko Udala.
Enpresa Eraikitzailea: Begar S.A.
Eraikitako azalera: 5.000 m2.

