ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berriak > ULMAk Malagako Udaletxe Txit Gorenak sustatutako CTE aplikatzeko ikastaroan lagundu du

Berriak

ULMAk Malagako Udaletxe Txit Gorenak sustatutako CTE aplikatzeko ikastaroan lagundu du

 

Eraikuntzaren kalitateagatik kezka nabarmena dagoen garai hauetan, ezinbestekoa da Eraikuntzaren Kode Teknikoaren azterketa (CTE), arautegi berriaren aplikazioan sakontzea.

Kezka horri erantzun nahian ikastaro hau antolatu da, Malagako Udaletxe Txit Gorenak sustatua, Etxebizitzaren Herri Institutuaren (IMV) eta Malagako Unibertsitatearen bidez. Besteak beste IMV-ko, Hirigintza Gerentziako eta Malagako Aparejadore Elkargoko Arkitekto eta Aparejadoreei zuzenduta dago.
ULMA Hormigón Polímero ikastaro honetan txostengile gisa parte hartu duten enpresa laguntzaileen zerrendan dago. Erakusketa ULMA FATXADA AIREZTATUEI eta ERAIKUNTZARAKO GURE AURREFABRIKATUEI buruzkoa izan da eta, zehazki, kontzeptu hauei buruzkoa:
-FATXADA ETA FATXADA AIREZTATUAK: leiho-barrenak eta ateburu/leihoburuak. Elkarguneak, iragazgaiztea, puntu singularrak.
-FATXADA AURREFABRIKATUAK: eusteko sistemak, isolamendua, puntu singularrak, junturen tratamendua.
- ESTALKIAK: ur-isurkiak, horma-txapelak, iragazgaiztea, puntu singularrak.
I+G arduradunak, Birgaitzeko Soluzio Berezien arduradunarekin batera, aurkeztu zituzten Fatxada Aireztatuetako eta Eraikuntzarako Aurrefabrikatuen soluzio teknikoak. Esperientzia oso positiboa izan da bi aldeentzako, izan ere datuak, abantailak eta aplikazioak azaltzeaz gain, ULMAren erakusketa elkarrizketa ireki bilakatu zen txostengile eta bertaratuen artean.
Ikastaroaren lehen zatia joan den maiatzaren 21ean egin zen Malagako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan (UMA), eta bigarren saio bat aurreikusita dago datorren irailerako.
Beti da ona erakunde publikoen eta enpresen arteko lankidetza, batez ere ezagutzak partekatu eta pil-pilean dauden eta hain garrantzitsuak diren kontzeptuak argitzeko denean, Eraikuntzaren Kode Teknikoari dagokionez, esaterako.

Berri Guztiak Ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu