ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berriak > ULMAk CE marka gehitu du hormigoi polimerozko bere ateburu eta leihoburuetan

Berriak

ULMAk CE marka gehitu du hormigoi polimerozko bere ateburu eta leihoburuetan

 

Hormigoi polimerozko ULMA ateburu eta leihoburuek UNE-EN 845-2 arauaren ZA eranskinaren baldintzak betetzen dituzte.

Legez bete beharreko baldintzak betez, ULMAk dagozkion probak CIDEMCO Erakunde Jakinarazian egin ditu, adostasun ebaluazioaren 3 sisteman; halaber, ezarritako ekoizpen kontrola eraman da aurrera fabrikan.

Gure ateburu eta leihoburuen CE marka egiaztatzen duten baldintzei dagokienez, hauek aipatuko genituzke:

- Luzeratan 1200etik 2600 Mm-ra bitarteko sostengu ahalmena, 4,4tik 11kN-ra doana.
- Deformazioa 5mm-z azpiko kargarekin,
- %0,3z azpiko ur xurgapena eta
- Iraunkortasuna korrosioaren eta izozte/desizozte zikloen aurrean

Ezinbestekoa da ULMAren instalazio jarraibideak betetzea erantzun hori bermatzeko.

CE markarekin, fabrikatzaileak edo bere ordezkariak Europar Batasunaren barruan, produktu indibidualak Eraikuntzako Produktuen Europako Zuzentarauean adierazitako oinarrizko baldintzak betetzen dituela adierazten dute. Jakina denez, marka hori derrigorrezkoa da eta bere baitako produktu bat komertzializatu aurretik jarri behar da. Hortaz, produktu batek ezin du CE marka eraman bere ezarpena aginduko duen zuzentarau batez babestuta ez badago.

CE marka ezinbesteko baldintza da ATEBURU ETA LEIHOBURU AURREFABRIKATUAK inportatu, komertzializatu eta erabiltzeko.

Zure lasaitasunerako eskatu zalantzarik gabe adostasun adierazpena, bai eta ere gure produktuarekin batera datorren CE markaren etiketa. Fida zaitez ULMAren seriotasun eta profesionaltasunean, eta ez onartu proposamen zalantzazkorik.

Berri Guztiak Ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu