ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berriak > ULMA Hormigón Polímero ERAIKUNEko, EUSKADIKO ERAIKUNTZA KLUSTERREKO, Zuzendaritza Batzordeko kide.

Berriak

ULMA Hormigón Polímero ERAIKUNEko, EUSKADIKO ERAIKUNTZA KLUSTERREKO, Zuzendaritza Batzordeko kide.

 

ULMA Hormigón Polímero eta beste 35 enpresa dira ERAIKUNEko bazkide sortzaileak.
Era berean, enpresa eta elkarte hauekin osatzen du bere Zuzendaritza Batzordea:

-Construcciones SUKIA (Lehendakaritza)
-CONSTRUCCIONES ZABALANDI
-Construcciones SARKIS LAGUNKETA
-Ingeniería IDOM
-Arquitectura ESTUDIO K
-Arquitectura LKS
-Centro Tecnológico TECNALIA
-Sociedad de promoción SPRILUR
-Eusko Jaurlaritza

Proiektu hau 2008an eta 2009an “Eraikuntzaren Industrializazio Foroak” egindako lanetik abiatzen da, bere helburu nagusia maiatz erdialdean eraikuntza sektoreko kluster elkarte bat eratzea zelarik.

Kluster honen eraketarekin eraikuntza sektorearen lehiakortasuna hobetu nahi da Euskadin, sektorean parte hartzen duten eragile guztien elkargune izango den erakundearen eraketaren bidez; horrela jarduteko prozedura berriak eta elementu berritzaileak ezartzera bideratutako ekimenak garatu nahi dira, sektorearen hobekuntza orokorrari begira eta zehazki esku hartzen duten eragile bakoitzaren hobekuntzarako.

Klusterraren jarduera ildoak hauek dira:

- Enpresa lankidetza: enpresa lankidetza bultzatzea, eragile guztien parte hartzea sustatzeko guneak sortuz, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko estrategiak bere egin edo sustatuko dituztenak.
- Sektorearen behatokia. Abangoardiako ezagutzarako sarbidea erraztea (sektorearen zaintza lehiakorra).
- Merkatu berrietara sarbidea. Nazionalak eta nazioartekoak.
- Berrikuntza. I+G+b dagoena optimizatzeko edo produktu, prozesu edo sistema berriak sortzea.
- Industrializazioa. Eraikuntza prozesuen industrializazioa.
- Ekonomi, gizarte eta ingurumen jasangarritasuna. Sektorearen garapena ekonomi, gizarte eta ingurumen erantzukizunaren esparruan.

* Klusterraren definizioa: harremana duten industria eta erakunde multzoak, harreman bertikaleko (eroslea eta saltzailea) eta horizontaleko (bezeroak, teknologia, kanpo merkataritza, kanal komunak) sistema osatzen dutenak, elkarri laguntzen diotenak eta industria mailan abantaila lehiakorrak erakusten dituztenak.

Berri Guztiak Ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu