Sari honek I+G, berrikuntza, kalitatea eta diseinua nabarmentzen ditu, bai eta ULMA hormigoi polimerozko Fatxada Aireztatuaren ingurumen izaera ere.
ULMA Hormigón Polímerok, Fatxada Aireztatuen lerraren bidez, NAN Arquitectura y Construcción 2010 saria irabazi du. Zehazki, Fatxada Aireztatuak eraikuntzako material egokienak jo dira Egitura, Fatxada, Estalki eta Dibisorien kategorian.
Sari honen bidez, epaimahaiak produktuaren berrikuntza, kalitatea eta diseinua azpimarratu du, ULMA Hormigón Polímerok material jasangarria eta ingurumenarekin kontzientzatua egiteko egindako ahaleginarekin batera.
ULMA Fatxada Aireztatuak ezaugarri estetiko aipagarriak isolamendu termiko eta soinu aldetiko abantaila eraginkorrekin batzen ditu. Hormigoi polimeroaren erresistentziak panel oso arinak eta neurri murritzekoak sortzea ahalbidetzen du. Horrela obran kokatze lana oso erraz egiten da eta orain arte pentsaezinak ziren errendimenduak lortzen laguntzen du. Iraupen handiko produktua da, obran egokigarria, eta kolore eta testura sorta handia dago.
Fatxada panelak hormigoi polimeroa masan GEL-COAT-eko geruza arin batekin nahastuz egiten dira. Geruza arin hori, pasta koloratzaileez lotutakoa, oso erresistentea da izpi ultramore, kutsadura, disolbagarri eta graffiti eta antzekoen artean. Porositate eza dela eta -bai hormigoi polimeroarena bai Gel Coat geruzarena- ULMA Fatxadaren mantentze lanak aldizkako ur eta xaboi bidezko garbiketa errazera mugatzen dira.
Sarien banaketa ekitaldiak IFEMAn (Madril) izan ziren, asteazkenez, abenduaren 1ean. Egun horretarako antolatzaileek ekitaldi sorta antolatu zuten, hala nola mahai-inguruak, eztabaidak edo proiektu garrantzitsuen aurkezpenak, eta horietan bertako nahiz nazioarteko arkitekto ospetsuak egon ziren.
TPI Edita Taldearen NAN Arquitectura y Construcción aldizkariak deitzen duen sarien laugarren edizioa da honakoa, eta jada erreferentzia oso garrantzitsu bilakatu da arkitekturaren eta eraikuntzaren munduan.
