Duela gutxi inauguratutako Bilboko INGURUBIDE Zentroaren azken helburua da eraikinak berritu eta birgaitzeko unean jasangarritasun irizpideak aplikatzeko soluzioak erakustea.
Eremu bakarrean soluzio desberdinak eskaintzen ditu, jasangarritasun irizpideak jarraituz, etxebizitza edo lokal bat berritu edo ekipatu nahi duten pertsona guztientzat. Batez ere etxebizitzetako eta lokaletako jabeak, gremio profesionalak, arkitektura, ingeniaritza eta dekorazio gelak, ekipo munizipalak eta formazio okupazional nahiz jarraituko ikasleak dira xede.
Zentroa 360 metro karratuko lokal batean dago kokatuta, Ibarrekolandan, Bilbon, eta egun 55 enpresa daude bertan, ULMA Hormigón Polímero horien artean.
ULMAk, Zentroko kanpo fatxadetako baten birgaitzea bideratzeaz gain, bere Showroom-ean birgaitze jasangarrirako bere soluzio gama erakusgai dauka, eta horien artean azpimarratzekoak dira Fatxada Aireztatua eta sareta lamak bezalako elementu arkitektonikoak. Ingurunearekiko eraikuntza jasangarri eta errespetuzkoaren apustu horretan, ULMAk oso interesgarri eta beharrezko jotzen ditu horrelako ekimenak. Aipatzekoa da duela gutxi Espainiako Eraikuntza Berdearen Kontseiluan kide modura egin duen atxikipena.
Jasangarritasunerako Baliabideen ZentroaK urtean 10.000 bisitari izango dituela aurreikusten da.
Zentro honetan modu praktikoan eta funtzionamenduan aurkezten diren soluzio tekniko desberdinak lokalaren birgaitzearen parte dira.
INGURUBIDEk jasangarritasunari buruzko bilgune izan nahi du, etxebizitzak berritzeko elementu eta baliabide posibleak modu praktikoan eskaini ahal izateko. Ekintza programa betea izango du, hala nola ikastaroak, tailerrak, formazio jardunaldiak, bisitak, aurkezpenak, etab.
Horrela, modu praktikoan bere ekarpena egin ahal izango du hiri jasangarriago baterantz hurbiltzeko.
Erakunde parte hartzaileak
Erakunde babesleak: BILBOKO UDALEKO INGURUMEN SAILA, GARBIKER, IKEA ETA JAZZSTONE.
Erakunde laguntzaileak: BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO INGURUMEN SAILA, BILBAO METRÓPOLI 30, ACLIMA, TECNALIA, ERAIKUNTZA BERDEAREN KONTSEILUA, COPADE, SUSTAINABLE REFERENCE.
