Joan de urrian, Bartzelonako Biltzar Jauregian Birgaitzea eta Jasangarritasuna= Etorkizuna posible da Biltzarra burutu zen. ULMA bertan egon zen stand batean birgaitzerako pieza idealen sorta batekin, forjatu fronte eta balkoi erremateekin, hain zuzen.
Pieza horiek hormigoi polimeroarekin eginda daude, zeina material birziklagarria, berrerabilgarria, ez kutsagarria eta kimikoki inertea den. Material ezin hobea da birgaitzeetarako eta bere propietateek eraikinaren materialaren bizia luzatzen dute, Eraikuntza Jasangarria sustatuz.
Materialaren arintasunak eta bere aurrefabrikatu izaerak, hormigoi tradizionalarekin eta in situ fabrikazioarekin alderatuz gero, errendimendu handia eskaintzen du lanean, eta horrek berekin dakar obrako kostuak murriztea eta materialak modu eragingarriagoan erabiltzea.
30 ponentzia eta 65 komunikazio izan ziren Biltzarrean, eta 800 parte hartzaile inguruk eztabaidan jardun zuten. Ezagutza mosaiko honekin ondorio garrantzitsuak azaldu dira, hauek aipagarrienak:
• Birgaitzea, herrialdearentzat, lan jasangarriaren harrobi garrantzitsua da.
• Hiri birgaitzeak eta birsortzeak erantzun eragingarriak eskaintzen dituzte gure herri eta hirietan planteatzen diren gizarte, ingurumen eta ekonomi erronkei begira, horien bizigarritasuna hobetuz, beren ingurumen inpaktua gutxituz eta marko ekonomiko egonkorra eskainiz.
