ULMAren fatxada aireztatua FAD 2008 sarien irabazle Emiliano López eta Mónica Riveraren Gaváko babes ofizialeko 18 etxebizitzen proiektuan
ULMA Hormigón Polímerok Bartzelonako Gavá herriko babes ofizialeko 18 etxebizitzen proiektuan hartu du parte fatxada aireztatuen linearen bidez.
Obra, 2008an amaitua, Arkitektura 1:1eko bigarren hiru urtekorako hautatu da eta FAD 2009 Sarietara aurkeztu da. Arkitekto proiektugile Emiliano López eta Mónica Rivera izan ziren FAD 2008 Sarietako irabazleak, Bartzelonan gazteei zuzendutako alokairuzko Babes Ofizialeko 27 Etxebizitzen proiektuagatik.
Gaváko BOE proiektuan arkitektoek 15 mm-ko hormigoi polimerozko plakez osatutako fatxada aireztatua proposatu zuten, ipar, ekialde eta mendebaldeko aurpegietarako. Arkitektoek, obraren fitxa teknikoan adierazten dutenez, eraikuntzako soluzio honek babes termiko etengabea ematen die eraikinaren kanpo perimetroan.
PROIEKTUA: Babes Ofizialeko 18 Etxebizitza Gavá-n
AMAIERA: 2008
ARkitektoak: Emiliano López eta Mónica Rivera
PROMOTOREA: Ajuntament de Gavà
ERAIKITZAILEA: Corsam-Coviam
FATXADA AIREZTATUZKO AZALERA: 700 m2
PLAKA FORMATUA: 90x90 cm, 30x90 cm, 45x90 cm
KOLOREA: Color Especial RAL 6020
TESTURA: Leun satinatua
