ULMA Hormigón Polímerok jardunaldi batzuk antolatu ditu Mediterraneo inguruko bizitegitarako diren eta ez diren eraikinen parkearen Birgaitze Jasangarria sustatzeko asmoz. 2009-2010eko Jardunaldi Teknikoak Kataluniako eta Valentziako Erkidegoko Arkitektoen eta Arkitekto Tekniko eta Aparejadoreen Elkargo desberdinetan burutuko dira.
ULMA Hormigón Polímerok, bere Birgaitzerako Soluzioen linearen bidez, duela gutxi lehen Jardunaldi Teknikoak eskaini ditu hormigoi polimeroaren ezaugarri eta aplikazioei buruz Tarragonako Arkitekto Tekniko eta Aparejadore Elkargoan.
Jardunaldi horien bidez, ULMAk informazioa eman nahi du birgaitzeari begira hormigoi polimeroan egindako soluzioek eskaintzen dituzten abantailen inguruan. Materialaren propietateek, itsas inguruneetarako aproposak izateaz gain, iraunkortasun handiagoa eskaintzen dute eta eraikinen balio-bizitza luzatzen dute, euren jasangarritasuna bultzatuz. Era berean, hormigoi polimeroan aurrefabrikatutako materialen erabilerak obrako lana erraztu eta arintzen du.
Espainiako merkatuko etxebizitza parkearen egungo egoera dela-eta, Birgaitze Jasangarria beharrezkoa da bai orain bai etorkizun hurbilean. ULMA Hormigón Polímerok, sektore honen garrantziaz jabetuta, zirkunstantzien abangoardian egon nahi du eta horixe bultzatu eta erakutsi nahi du birgaitzerako bere soluzio berezien bidez berrikuntza etengabe sustatuz.
