ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berriak > INGURUBIDE Jasangarritasunerako Baliabide Zentroa aurkeztu da

Berriak

INGURUBIDE Jasangarritasunerako Baliabide Zentroa aurkeztu da

 

Pasa den uztailaren 9an Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak INGURUBIDE Jasangarritasunerako Baliabide Zentroa aurkeztu zuten ULMA Hormigón Polímeroren lankidetzarekin, zeina enpresa hornitzailea izan den berritze jasangarriaren arloan eskainitako soluzioei dagokienez.

INGURUBIDE edonori irekitako zerbitzua da eta norberaren etxebizitza edo lokala jasangarritasunaren irizpideen arabera berritu nahi duten pertsonek bertan aldez aurrez aurretik ikusi ahal izango dituzte soluzio desberdinak. INGURUBIDE, bereziki, norberaren etxebizitza jasangarritasun irizpideen arabera berritu nahi dutenentzat zuzenduta dago, baita instalazioak egiten dituzten elkarteen profesional arduradunei, arkitektoei, aparejadoreei eta udaleko dekoratzaile teknikariei ere, besteak beste.

Zentroa 360 metro karratuko lokal batean dago Ibarrekolandan, Bilbon. Lokala enpresa laguntzaileek birgaituko dute, jasangarritasun arloan euren soluzioak aplikatuz, bisitariek euren eskura izan ditzaten dauden alternatiba desberdinak.

ULMA Hormigón Polímerok proiektuan lagunduko du zentroan Fatxada Aireztatuko sistema aplikatuz eta, era berean, hormigoi polimeroan, material birziklagarrian eta berrerabilgarrian egindako Eraikuntza eta Kanalizazio lineatako bere produktu desberdinak erakutsiko ditu.

Berri Guztiak Ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu