ULMA Hormigón Polímerok, drainatzeko aurrefabrikatutako sistemetan espezialista denak, HYDRO kanalen gama berria merkaturatu du. EN-1433 Arauari jarraituz eta plastikozko material beltzean fabrikatua, Hormigoi Polimeroan daukagun produktu gama zabala osatzera dator. Gama berri honen ezaugarri nagusienen artean bat, C-250erainoko karga motentzako diseinu sendoa da, EN-1433 Arauari jarraiki. Kanal arinak dira, garraiatzeko eta manipulatzeko errazak, eta drainatzeko ahalmen handia dute. Erraz muntatzen dira, diseinu estankoko ar-eme loturarekin. Esku-zerrarekin Edozein luzeratan moztu ahal da. Gainera, produktu kimikoekiko erresistentea da. Gama barruan badira HYDRO, HYDRO Plus, eta HYDRO 250 Plus modeloak, zeinak bateragarriak diren burdinurtu nodularrezko, altzairu galbanizatuzko eta plastikozko sareta gamarekin, antitakoi formatuko bertsio berriak barne. ULMA, beti zure beharrei erantzuten.
