ULMA Hormigón Polímerok %2,5eko malda duen lehen kanala aurkeztu du. Erretena, sektoreak eskatzen duen kalitate arautegi zorrotzenari jarraituta landu da, hau da, UNE-EN 1433 Arauari jarrituz.
Hona hemen kanal berriak eskaintzen dituen abantailarik aipagarrienak:
• Ahalmen hidrauliko handia.
• Autogarbiketa efektua, daukan malda dela eta.
• Eta daukan mantentze lan txikia.
ULMA Hormigón Polimeroko bezeroek eskuragarri daukaten Zerbitzu Tekniko Integralak soluzio berri hau garatu du. Zerbitzu Integral horrek aholkularitza eskaintzen du proiektuaren hasierako ideiatik obran egin arte.
Kasu zehatz honetan, Bartzelonako estolderia sareaz arduratzen den enpresa arazoekin zebilen, bertako kanalizazio eta hustubideen oinarrian zikinkeria pilatzen zela-eta, eta mantentzea zela-eta. Behar zehatza zein zen aztertu ondoren, ikusi zen soluzioa ahalmen handiagoko kanal batean egon litekeela, %2,5eko maldarekin.
Kontuan hartu beharreko beste gauza inportante bat biltegiko kutxeta zen. Sareta eraisgarridun kutxeta bat jartzeko aukera planteatu zen, kutxeta eskuragarriago izateko eta errazago mantentzeko. Garrantzitsua zen kutxetaren irteera oinarri arras egotea.
Maldadun hormigoi polimerozko kanal berri honekin, instalazioak mantentzeko kostuetan nabarmen aurrezten da, gizakiak ia parte hartu beharrik gabe. Kanaletan dabilen ura bera da, izan ere, bertan gelditutako elementuak herrestan eramaten dituena.
Ezin ahantzi ditugu gure kanalen fabrikazioan erabiltzen dugun hormigoi polimeroaren berezitasunak. Material birziklagarria da, berrerabilgarria eta kutsatzen ez duena, kimikoki inertea. Hormigoi tradizionalak halako lau erresistentzia ematen du, eta gainera, harri-materialetan ohiz kanpokoa den arintasuna du. Halaber, iragazgaitza da, izozte-desizozte zikloetan ez da aldatzen eta talka, urradura eta produktu kimikoekiko oso erresistentea da.
