ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Berriak > Arkitektura, Hormigoia eta Jasangarritasuna Jardunaldiak

Berriak

Arkitektura, Hormigoia eta Jasangarritasuna Jardunaldiak

 

Pasa den ekainaren 21ean Altamira Jauregian (Diseinuko Europar Institutuko egoitza madrildarra) Arkitektura, Hormigoia eta Jasangarritasuna jardunaldia burutu zen. Jardunaldia CONSTRUIBLE atariaren Gertaeren eta Formazioaren dibisioak antolatu zuen eta bere sustapenerako Madrilgo Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eta Arkitektura Fundazioaren laguntza izan zuen, ULMA Hormigón Polímeroren babesarekin.

Bigarren txostengilea Jesús Armendáriz izan zen, ACXT-IDOM estudioko arkitektoa, ULMA Hormigón Polímerok gonbidatu zuena Ibaiondoko Gizarte Etxearen proiektuaz hitz egiteko (eraikuntza jasangarri erraldoia, azaleran 14.000 metro karratukoa, Vitoria-Gasteizko gizarte ekipamendu abangoardistarena bilakatu dena). Armendárizen esanetan, eraikuntza soluziorako ULMAren fatxada aireztatua erabili izana izan zen, besteak beste, eraikinak B motako kalifikazio energetikoa lortzearen arrazoietako bat, horrela eraikinaren jasangarritasun energetikoa aitortuz; gaur egun proiektu batean ere ezin ahaztu daitekeen alderdia.

Ehun profesional inguru bertaratu ziren jardunaldira hainbat txostengileren esku hartzeak entzuteko. Inés Leal arkitektoak eta CONSTRUIBLE atariaren zuzendariak inaugurazioko sarrera-hitzaldian hormigoiak, “uraren ondoren gehien erabiltzen den elementuak”, arkitekturaren historiaren urte guztietan izandako protagonismoa azpimarratu zuen eta, halaber, nabarmendu zuen “industria burutzen ari den saiakera handia material hori preskriptoreek aitortua izan dadin, ez soilik eraikuntza elementu ezinbesteko gisa, baizik eta ingurumenarekiko errespetuzko elementu gisa ere bai”.

Berri Guztiak Ikustea

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu