ULMA - Hormigón Polímero

Tasunak

Konpresioarekiko erresistentzia

Aurrefabrikatutako sistemei aplikatutako Hormigoi Polimeroak, hautsi edo pitzatu aurretik, 30,2 MPa jasan dezake; hormigoi tradizionalak, berriz, 7-9 MPa baino ez.

Fluidoen hustuketa

Material honek, ispilu antzeko gainazal erabat laua baitu, fluidoak bizkor hustea errazten du. Gainera, hutsaren hurrena den ur xurgapen indizea du; hormigoi tradizionalaren indizea, berriz, %5-10ekoa da.

Produktu kimikoekiko erresistentzia

Frogatua dago Hormigoi Polimeroa material erresistenteenetakoa dela edozein produktu kimikorekiko. Izan ere, haren osagaiek ez dute erreakzionatzen kontaktuaren aurrean, eta hala produktuaren disgregazioa nahiz deformazioa ekiditen dira.

Izoztearekiko erresistentzia

Material honi, tradizionalei ez bezala, ez diote izozte-desizozte zikloek eragiten. Hala, pitzadurak agertzea ekiditen da, propietate fisiko guztiei ukigabe eutsiz.

Urradurazko higadura

Hormigoi Polimeroak, material konposatua denez gero, gainazalak ezin hobeki gordetzea bermatzen du eta ez da igarri ere egiten erabileraren edo denboraren poderiozko higadurarik.

Talkarekiko erresistentzia

Material honen propietateek, aurrefabrikatuaren diseinu optimoarekin batera, talkaren indarrari eutsi eta indar hori xurgatzea lortzen dute, inpaktuen kontrako erresistentzia handia bermatuz.

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu