ULMA - Hormigón Polímero

Aplikazioak

ULMA Hormigón Polímero eraikuntzarako sistema aurrefabrikatuetan espezializatu izanak merkatuko gamarik osatuena lantzera eraman gaitu, eta batez ere hiru alorretara zuzendu gara:

ERAIKUNTZARAKO sistema aurrefabrikatuak

Gama zabala eskaintzen du, proiektu generiko nahiz berezituetako beharrei erantzutera bideratuta. Soluzio estandarren artean, baditu leiho isurkiak, horma txapelak, ate zein lehiozangoak etab. oso lehiakorrak diren prezioetan. Gainera, Soluzio Berezituak ere eskaintzen ditu, piezak proiektuen eskakizun funtzional, tekniko eta estatikoetara egokitzeko helburuaz.

DRAINATZEKO sistema aurrefabrikatuak

Soluzio gama bat eskaintzen du, hala fluidoak kanalizatzeko eta gainazaleko euri ura biltzeko nola instalazio eta zerbitzuen eroanbideak egiteko. 

FATXADA AIREZTATUETARAKO sistema aurrefabrikatuak

Eraikinak estaltzeko sistema da, isolamenduari dagokionez eta, beraz, aurrezpenari dagokionez, ezaugarri estetiko agerikoak eta abantaila eraginkorrak batzen dituena. Forma, kolore eta testura estandarren gama zabala edukitzeaz gain, soluzio pertsonalak eskaintzen ditu, proiektuen itxura ondoen interpretatzen duten piezak lortzeko lanean laguntzeko.

Badu, halaber, proiektuaren hasieratik bukaerarainoko zerbitzu integral bat, plaken fabrikaziotik hasi eta obrako instalaziora artekoa. Hala, gauzatzen den proiektu bakoitzaren erantzukizuna hartzen du.

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu