ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Materiala: Hormigoi Polimeroa > Zer da Hormigoi Polimeroa?

Zer da Hormigoi Polimeroa?

Hormigoi Polimeroa, poliester erretxinen bidez loturiko hainbat agregakin motarekin osatutako materiala da. Materiala arina baita, eta material horren ur xurgapenaren portzentajea hutsaren hurrena baita, erabateko estankotasuna bermaturik dago. Era berean, Hormigoi Polimeroa kalitate handiko materiala da, izozte-desizozte zikloen aurrean material aldagaitza baita, eta produktu kimiko gehienekiko eta talkarekiko erresistentzia handikoa baita, eta urradurazko higadura oso txikia baita.

Hormigoi Polimerozko Aurrefabrikatuek, beren silizezko agregakinen, kuartzoaren eta poliester egonkorrezko erretxinen konbinazio ondo pentsatu eta hautatuari esker, ezaugarri fisiko-mekaniko bikainak mantentzen dituzte; horren erakusle, erakunde ospetsuek emandako ziurtagiriak.

Bere aparteko erresistentzia mekanikoak (hormigoi tradizionala baino konpresioarekiko 4 aldiz erresistenteagoa izatera iristen da) elementu arinak eta neurri txikikoak ekoiztea ahalbidetzen du. Hori dela eta, obran oso jarri-errazak dira eta orain arte pentsaezinak ziren errendimenduetara iristeko aukera ematen dute. Gainera, aurrefabrikatua baita, instalatzeko eta manipulatzeko erraztasunean ez du parekorik.

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu