 |
Ezin hobea Birgaitzerako
- Hormigoi polimeroak abantaila aipagarriak eskaintzen ditu fatxadaren birgaitzea burutzeko: materialak obran duen arintasunak, malgutasunak eta egokitzeko erraztasunak hainbat egokitzapen egitea ahalbidetzen du formatu desberdinetako plakak erabiliz. Gainera, badago aukera fatxada aireztatua ipintzeko, dagoen paramentua kentzeko beharrik izan gabe.
|
 |
Irudi berrikuntza
- Forma, kolore eta testura gama zabala daukagu, eraikinaren irudi berritua ahalbidetuko dutenak, eraldatze ikusgarria eraginez.
|
 |
Ondarea handitzea
- Fatxada birgaitu eta gero, eraikinak obra kostua baino askoz birbalorizazio handiagoa lortuko du. Eraikinaren fatxada birgaitzeak bere ondarearen balioa asko handituko du, ez soilik eraikinaren itxura eraldatuz, baita hiri ingurunea edertuz ere.
|
 |
Energia aurrezpena: gastu txikiagoa berogailuan eta aire girotuan
- ULMA Fatxada Aireztatuaren Sistemak eraikinaren portaera termikoa hobetzen laguntzen du, energia kontsumoa %30 arte murriztuz. Energia aurrezpena fatxadaren berritzearekin batera dator eta ondorioz, hasieran egindako inbertsioa urte gutxitan berreskuratzen da.
|
| |
Erosotasun maila hobea
- ULMA hormigoi polimerozko fatxada aireztatuek isolamendu termikoa eskaintzen dute eta, horrenbestez, beroaren dispertsioa murrizten dute hilabete hotzetan eta beroa xurgatzen dute hilabete beroetan, eraikin barruetan tenperatura atseginak lortuz.
|
| |
Zerbitzu Integrala
- Materiala fabrikatzen denetik obran instalatzen den arte burutzen dugun proiektu bakoitzaz arduratzen gara, bizitzen jartzeko moduko Zerbitzu Integrala eskainiz. Horrela, epeak murriztu eta kostuak egokitzea lortzen dugu.
|