ULMA Hormigón Polímeron jabetzen gara arkitektura taxutzeko teknikek daukaten izaera instrumentalaz, izan ere, arkitekturaren funtsa, teknologia jakin bati dagozkionak baino balio unibertsal, noiznahiko eta ukiezinagoetan datza. Hala ere, inportantea da teknologia ezagutzea, proiektuen intuizio espazialak segurtasunez asmatu eta gauzatu ahal izateko.
Iragazgaiztasuna gure hormigoi polimeroaren propietateetako bat dugu, izan ere, horrek elementu aldagaitz bihurtzen du izozte-desizozte zikloen aurrean.
Gure fatxada panelak fabrikatzeko, masan dagoen hormigoi polimeroa Gel Coatezko azaleko geruza batekin elkartzen dugu. Ore koloragarriei loturiko azaleko geruza hori oso da erresistentea izpi ultramore, kutsadura, disolbatzaile, azido nahiz base, graffiti eta abarrekiko. Hala hormigoi polimeroak nola Gel Coat geruzak porositaterik ez dutenez, ULMA fatxada mantentzea aldizkako garbiketa batera mugatzen da, urarekin eta xaboiarekin.
