ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude> Produktuak > > berritasunak Poza, argitasuna eta kolorea Cartagenako Maristen Egoitzan

Novedades de

Poza, argitasuna eta kolorea Cartagenako Maristen Egoitzan

 

Cartagenako Egoitza Geriatriko berria ULMA hormigoi polimerozko fatxada aireztatuaren bidez estali da. Juan Gómez Acosta arkitekto proiektugileetako baten arabera, materialaren arintasuna eta iraunkortasuna, bere aukera kromatikoak eta ULMA fatxada aireztatuaren ainguraketa jarraituko sistema izan dira, sistema aukeratzeko orduan, abantaila lehiakor nagusiak. Duela gutxi amaitu dira Cartagenan, Murtzian, Anaia Maristen Egoitza Geriatriko berriaren obrak. Anaia Maristen Familia Santuaren Kolegio ondoan kokatua, bere berezitasunetako bat, hain zuzen, bere kokapena da. Proiektu honetan, Francisco Marín Hernández eta Juan Gómez Acosta arkitekto proiektugileen helburua zen anaiak leku berean batzea, Maristen Kolegioaren ondoan, logeletatik Kolegioko patioa ikusteko moduan. Fatxada aireztatua, 3.600m2ko azalerarekin, 90 x 80 eta 60 x 80 cm-ko ULMA hormigón polímeroko plakekin estali da. Fatxadaren tonalitate askotarikoari dagokionez, 6 kolore estandar erabil idira. Kolore horiekin ahalik eta poztasun gehien eman nahi zitzaion eraikinaren aurpegiari; barruko argiarekin, kanpoko kolorearekin eta haurren ikastetxe ondoko kokapenarekin aurre egin nahi zitzaion gure bizitza zikloaren amaierarekin lotzen dugun egoitza geriatrikoaren ideiarekin, eta horrela itxura alaia ematea lortu dugu. Egoitzaren beste berezitasunetako bat argitasuna da: gela bakoitzak 3 leihate ditu, argitasun handia izan dezaten. Serieka bao kopuru aipagarria duen eraikina da, eta kolore jokoaren bidez seriazioa banatzea lortu da, fatxada planoaren autonomia areagotuz, horrela, dibertigarria ere izan dadin lortu da. Hormigoi polimeroa egoitzan Juan Gómez arkitektoak fatxadarako hormigoi polimeroa erabiltzea defendatu zuen, hasi preskripziotik eta obran jarri arte. Adierazi digunez, erabakia hartzerako unean materialaren kalitatea eta iraunkortasuna eta portaera mekanikoa funtsezkoak izan ziren, izan ere talkarekiko erresistentzia handiagoa da beste material batzuekin alderatuta eta horrek lodierak murriztea eta arintasuna irabaztea ahalbidetzen du. “Gainera, materialak eskaintzen dituen aukera kromatikoak funtsezkoak ziren fatxadari jokoa emateko.” Bestalde, Juan Gómezen arabera, ULMA fatxada aireztatuaren ainguraketa jarraituko sistemak segurtasunean berme handiagoak ematen ditu beste firma batzuen ainguraketa puntualarekin alderatuz gero. Kontu horrek asko kezkatzen zituen arkitektoak obraren kokapena dela-eta, izan ere ikastetxe baten ondoan dago. “Gerora, esan dezaket asmatu egin genuela aukeraketarekin. Oso pozik gaude emaitzarekin, ULMAk eskaintzen duen instalazio zerbitzua kalitate handikoa da eta hori nabari da obraren amaierako akaberan.” Eraikuntzaren portaera energetikoari dagokionez, Francisco Marín eta Juan Gómezek adierazi dute erabakia hartzeko arrazoietako bat Murtzia eskualdeko tenperatura aldaketa gorabeheratsua izan dela, eraikinari isolamendu ona eskaintzea oso garrantzitsua izanik. “ULMA fatxada aireztatuaren emaitza oso ona da, primeran aireztatzen du eta barruko aire korrontea antzematera iritsi daiteke.” Egoitzaren ezaugarri funtzionalen artean irisgarritasunak paper garrantzitsua betetzen du. Eraikinak igogailu bat dauka kaleko espaloira arte jaisten dena. Gainera, erdisotoko guneetan gimnasio bat dauka eta ur gaziko igerileku klimatizatua, erabiltzaileen errehabilitazio saioetarako. Beste egoitza batzuekin alderatuta, planta bakoitzak 200m2 baino gehiagoko aisialdi guneak ditu eta, hortaz, erabiltzaileko m2-ren ratioa batez bestekoaren gainetik dago. Fitxa teknikoa Obraren izena: Anaia Maristen Egoitza Geriatrikoa Kokapena: Hermano Pedro Ignacio kalea, Cartagena (Murtzia) Amaiera data: 2010 Fatxada Aireztatuko azalera: 3.600 m² Fatxada Aireztatuaren hornidura eta instalazioa: ULMA Hormigón Polímero Aurrekontua: 5.700.000 € Arkitektoak: Juan Gómez Acosta Francisco Marín Hernández

Berritasun gustiak ikusi

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu