Fatxada Aireztatua eraikinaren paramentuak estaltzeko sistema bat da, estalduraren eta isolamenduaren arteko ganbera aireztaturik uzten duena. Europako zirkulu akademikoetan, eraikinaren isolamenduari konponbidea emateko sistemarik eraginkorrentzat jotzen da, sekula nahi ez diren zubi termikoak nahiz kondentsazio arazoak desagertu egiten direlako, izan ere, hala, eraikinaren portaera termiko-higrometrikoa bikaina izatea lortzen da.
Sistema honekin posible da eraikinaren kanpoaldetik isolamendu iraunkorra egitea, barrualdeko orria eta forjatuen ertzak babestuz. Ganbera aireztatuan, tarteko espazioko aire geruza -giroko airearekiko- berotu egiten dela-eta, “tximinia efektua” delakoa gertatzen da, ganberan etengabeko aireztapena sortzen duena. Airearen sarrera eta irteera egoki dimentsionatuz gero, eraikin barrutik zein kanpotik datorren ur lurruna etengabe husten da, isolamendua lehor mantenduz eta hobetuz. Horrek aurrezpen handia dakar energia kontsumoan. Fatxada aireztatuak, eraikinaren energia kontsumoa aurrezteaz gain, horma eta forjatuek jasaten dituzten erradiazio zuzenak edo eguraldi txarrak deuseztatzen ditu, eta sistema tradizionalekin egindako eraikinei eragiten dieten patologiak babesten.
ULMA Hormigón Polímeron landu dugun eraikitze sistemak zure proiektuaren azalera erabilgarria handitzen du, itxitura orria saihestuz. Gainera, plano bikainak eraikitzen ditu, paramentu tradizionaletan eta egiturazko paramentuetan izan daitezkeen lautasun akatsak zuzentzea ahalbidetuz. Sistema seguru eta arina da, bere kargak eraikinaren elementu erresistenteen gainean banatzen dituena, eta ez itxituren gainean.
ULMAren fatxada aireztatuaren sistema erabil daiteke eraikin berri zein birgaituetan, aireportu, geltoki eta antzeko pasoko espazioetan zein bizitzeko eraikinetan, hala etxe kolektiboetan nola familiabakarrekoetan; ostatu hartzeko nahiz aisialdirako espazioetan, esaterako, hoteletan, kongresu zentroetan nahiz zentro komertzialetan, edo bestelako espazio kolektiboetan, hala nola ospitale, eskola, unibertsitate, bulego, kirolgune nahiz eraikin industrial eta korporatiboetan. Horiek guztiek badute soluzio berezitu bana gurean.
