ULMA - Hormigón Polímero

Gure balioak

Lehiakortasuna

ULMA Hormigón Polímeron jarrera adikorra eta zerbitzu ematekoa dugu eta profesionaltasunez dihardugu kanpoko eta barruko merkatu eta bezeroei dagokienez. Jakinean gaude horiek gogobetetzea dela gure negozioak bizirauteko bide bakarra.

Berrikuntza

Diseinu metodiko eta gestio parte hartzaile eta integratzaile baten laguntzaz, berrikuntza modu proaktiboan bultzatzen dugu, horixe baita etorkizunerako berme bakarra.
Erabateko kalitatea lantzen dugu, aitzinamenduaren printzipioa aplikatuz, arazoen kausen eta hobetzeko aukeren sustraira iristen ahaleginduz, eta sormen nahiz ezagutza gaitasun guztiak aprobetxatuz.

Parte hartzea eta Lankidetza

Pertsona moduan hazteko, proiektuetan malgutasunez eta autonomiaz dihardugu, esperimentazioaren eta ikasketaren pasioari bide eginez, konfiantza, kolaborazioa eta elkarrenganako exijentzian oinarritutako pertsona arteko harremanei eutsiz.

HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu