ULMA Hormigón Polímero enpresa aditua da aurrefabrikatutako hormigoi polimerozko piezak diseinatu eta fabrikatzen. Gaur egun, sektorean 20 urtetik gorako esperientzia duen enpresa da. Ibilbide luze horretan gure bezeroen ondoan izan gara eta etengabeko inbertsioak egin ditugu prozesuetan teknologiarik berriena erabiltzeko. Hala, ULMAn garatutako produkzio prozesu baten jabe gara, kalitatea eta bezeroaren erabateko gogobetetzea helburu. Gaur egun Kalitatearen sinbolo ez ezik bermearen zigilu ere bada, eraikuntzaren arloan.
ULMA Hormigón Polímeroren 12.000 m2-ko produkzio planta.
ULMA Hormigón Polímero ULMA Taldea, barruan dago, eta 7 negoziok osatutako enpresa da. Negozioek askotariko sektoreetan dihardute: Agrícola, Carretillas Elevadoras, Construcción, Forja, Handling Systems, Packaging eta Hormigón Polímero.
Gaur egun, ULMA Taldea filial sare handia dauka bost kontinenteetako herrialdeetan barreiaturik. 2007. urtean 4.000 pertsonari baino gehiagori eman diogu enplegua eta 630 milioi eurotik gorako fakturazioa izan dugu.
