ULMA - Hormigón Polímero

ULMA Hormigón Polímeron zaude > Produktuak > Drainatzea > ULMAren drainatze lineala

ULMAren drainatze lineala: Erretenaren soluzioak

ULMAren drainatze lineala

Gainazaleko ura berehala desagerrarazteko Soluziorik onena.

ULMAko drainatze linealerako sistema aurrefabrikatuak bi faktore garrantzitsu bateratu izanaren emaitza dira. Fabrikatzen direneko materiala bera, hormigoi polimeroa, eta bere izaera aurrefabrikatua, horrek instalatzeko ezinago erraza egiten baitu; ondorioz, errendimendua handitu egiten da eta laneskua aurrezten.
Material tradizionalak baino askoz ere hobeak diren kualitateak, erresistentzia mekanikoari, hustutzeko ahalmenari eta iragazgaiztasunari dagokienez.

ULMAk drainatze ikusmolde berri baten aldeko apustua egin du: drainatze linealaren aldeko apustua. Edozein puntutan mia daiteke, hidraulikoki eraginkorragoa da, erraza egiteko eta, drainatze sarearen azken kostuari dagokionez, errentagarria. Kanalizazio sistemen erabilpen zuzena bermatzeko, ULMAk eskarmentu handiko talde tekniko bat jartzen du instalatzaile, eraikitzaile eta preskriptoreen esku.

ULMAren drainatze lineala

Gure helburua da sistema optimoa instalatzen dugula bermatzea, bai ikuspegi funtzionaletik bai ekonomikotik. Azken batean, ULMAk proiektu bakoitzaren behar espezifikoei erantzuteko pentsatutako produktuak eskaintzen ditu fluidoen hustuketa, pieza arin kalitatezko eta muntatzeko samurrei dagokienez; hori guztia, denetariko obretan eskarmentu handia duen talde tekniko profesional baten aholkularitzaren bermeaz. Hain zuzen ere, obrako jardunean hartutako esperientziak, produktuen kalitateak, produzitzeko ahalmenak eta bezeroen nahiz proiektuen behar espezifikoetara egokitzeko ahalmenak ingeniaritza eta arkitektura estudio nagusien estimazioa ekarri diote ULMAri. Horrek aukera eman dio ULMAri Europan azken urteotan landutako proiekturik garrantzitsuenetako batzuetan parte hartzeko.

Daukaten izaera berezia dela-eta, nabarmentzeko modukoak dira Frank O. Ghery-rekin Bilboko Guggenheim Museoa eraikitzeko egindako kolaborazioa, Santiago Calatravarekin egindakoa Valentziako Arteen eta Zientzien Hirian, Madril-Barajasko Nazioarteko Aireportuko Garapen Planean izandako parte hartzea (Europan mende hasieran egindako ingeniaritza zibileko obrarik handientzat jotzen dena), Bartzelona 2004 Foruma, Repsol YPFko Bulego zentralak edo Bartzelonako La Fira, beste obra askoren artean.

Obran bertan aholkularitza eskaintzen duen teknikari komertzialen sare bat dugu. Gertutasun horri esker jaso dugun esperientziarekin, behar bakoitzari erantzuteko soluziorik onenak topatzeko ahalmena geureganatu dugu, bai maila teknikoan bai ekonomikoan.

Dosier Tekniko oso bat utzi dugu gure bezeroen esku, eta hori da, hain zuzen ere, ingeniari eta preskriptoreentzako primerako euskarria. Dosier horretan badira deskripzio teknikoak, CAD bidez egindako planoak, produktuen irudiak eta prezio bereiziak.

Parque temático de Terra Mítica. Benidorm Aeropuerto de Madrid. Barajas Ciudad de las artes y las ciencias. Valencia
Terra Mitica Parke Tematikoa. Benidorm. Madril - Barajasko aireportua. Arteen eta Zientzien Hiria. Valentzia.
HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu