ULMAk sareta gama osoa eskaintzen du. Saretok askotariko material eta diseinuekin eginda daude:
Oinezkoek erabiltzeko saretez gainera (barruan nahiz kanpoan erabiltzekoak), eta ibilgailuek erabiltzekoez gainera, ULMAk sareta gamarik zabalena du karga handiko guneetarako, esaterako, portu, nasa eta aireportuetarako.
ULMAko saretak EN-1433 Europar Arauaren arabera diseinatuta daude. Arau horrek oinezkoak zein ibilgailuak ibiltzen direneko guneak estali eta ixteko gailuak erregulatzen ditu eta, non instalatzen diren, saretak sei kategoriatan sailkatzen ditu.
ULMA Hormigón Polímerok baditu drainatze sistema tradizionalei soluzio praktiko edota estetikoak ematen dizkieten sareta bereziak.
Eusteko hainbat sistema dituzte, baita hainbat material mota, kolore eta karga mota ere. Sareta berezi horiek dotoretasuna ematen diete proiektuei.
Alderantzizko “T” baten itxurako sareta da, altzairu galbanizatuz egina, 15 mm zabal den arteka bat du hargune hidrauliko gisan, eta C-250erainoko karga mota.
Itxura diskretua du eta primerako soluzioa da galtzadarri zoladuretarako edo oinezkoentzako kaleetan, plazetan eta halakoetan dauden hormigoi inprimatuz egindako zoladuretarako.
Sareta honek altzairuzko alderantzizko “V” baten itxura duen txapa bat du, behealdean soldaturik dagoena.
Presiozko urez garbitzen denean, kanaleta barrenean pilatutako hondakinak kanpora irtetea galarazten du.
Soluzio erabilgarri eta praktikoa da, udaletako garbiketa zerbitzuek askotan eskatzen dutena.
Estaldura itsuen gama
Kableak eramateko bereziki diseinatuak.
