ULMA - Hormigón Polímero

HYDRO

HYDROkanal gama berriak EN-1433  Arauari jarraitzen dio. Plastiko beltzez fabrikaturik dago eta Hormigoi Polimeroan daukagun produktu gama zabala osatzera dator.

Ezaugarri bereziak

  • Hormigoi polimeroan kanaletarako dagoen sareta gama osoarekin bateragarriak dira.
  • Burdinurtu nodular, altzairu galbanizatu, herdoilgaitz eta plastikozko sareta gamarik zabalena, antitakoi formatuko bertsio berriak barne.
  • Diseinu modular eta sendoa C-250rainoko karga motetarako, EN-1433 Arauari jarraiki.
  • Muntaketa erraza, diseinu estankodun ar-eme sistema bidez.
  • Ebaketa aurremarka 0.5 metrora, ar-eme sistema estankoari eutsiz.
HYDRO Modeloa HYDROPlus modeloaCanales de Drenaje de ULMA  Hormigón Polímero  HYDRO250Plus modeloa
HYDRO modeloa HYDROPlus modeloaCanales de Drenaje de ULMA  Hormigón Polímero HYDRO250Plus modeloa

Jartzeko Jarraibideak - Pausoz pauso

Zanga, ohea egiteko eta hormigoia hartzeko prestatu, beti kontuan izanik X, Y, Z dimentsioak, eutsi beharreko karga motaren arabera. Hala dagokionean, aurremarkatutako irteerak -hala horizontalak nola bertikalak- ireki, eta horretarako hortz bat, eskuko zerra, mailua etab. erabili. Behar izanez gero, era berean, erretenak erraz ebaki daitezke nahi den luzeran edo ingletean. Badago aurremarka bat erretenak 0.5 metrora ebakitzeko, ar-eme sistemari eusten diona. Erreten lerroa itxuratzeko, bata bestearen ondoan lotu, eta horretarako ar-eme sistema erabili. Sareta jarria dagoela egin daiteke. Egiaztatu erreten ertzeko geziak ura husteko lekua seinalatzen duela. Erreten lerroa iragazgaitz bihurtzeko, emearen aldean zigilatzaile elastiko egokia jar daiteke, erretenak batu aurretik.Lerrokatzeko kordel bat ezarri eta erretenak zangan zehar prestatu. Erretenak, saretak jarrita dauzkatela jarri behar dira, eta plastikoarekin babestu behar dira hormigoiz zikintzeko beldurrik izanez gero, gero saretok jartzea ekidingo duten deformazioak saihesteko. 
Saretak, bakoitzaren oratzeko sistemarekin finkatu behar dira, behar adinako estutze momentua eman behar zaie, ibilgailuak pasatzen direnean sareta ez dadin mugi. Sistema ondo ibil dadin, funtsezkoa da erabilera bakoitzerako eusteko sistema egokia instalatzea.Zangaren oinarrian kalitatezko hormigoia isuri, eta gogortu aurretik erretenak jartzen hasi. Erretenak giltzurrun forma pixka batekin jarri, oinarria ondo finkatuta eta hormigoian blai gera dadin saiatuz, hutsunerik utzi gabe. Oinarria nahiz lodiera gomendatutako tamainen barruan egon daitezela gutxienez. Hasi erretenak zangan jartzen, hustuketa lekutik edo leku sakonenetik abiatuta. Zangaren luzeran, lerroa ondo dagoen eta erretenen garaiera dadoarekiko nolakoa den kontrolatu. Hormigoia erretenaren alboetan isuri. Oso da inportantea hormigoizko geruza biak elkartzen diren tokietan, geruzok arrazoizko denbora tarte batean egitea, ondo itsatsiko direla ziurtatzeko. C-250 karga mota eskatzen duten guneetan jarri behar izanez gero, dagokion mailazoa hormigoi dado osoa behingoan isuri aurretik jarri. Ondoko zolata hormigoizkoa bada, aurreikusi beharra dago dilatazio juntura elastikoak jartzea (poliexpana, neoprenoa edo halakoren bat). Juntura horiek ondo dimentsionaturik egon beharko dute, zolataren dilatazioek ez dezaten presiorik egin erretenaren alboko dadoan.
  • 1
    Zanga, ohea egiteko eta hormigoia hartzeko prestatu, beti kontuan izanik X, Y, Z dimentsioak, eutsi beharreko karga motaren arabera.
  • 2
    Hala dagokionean, aurremarkatutako irteerak -hala horizontalak nola bertikalak- ireki, eta horretarako hortz bat, eskuko zerra, mailua etab. erabili. Behar izanez gero, era berean, kanalak erraz ebaki daitezke nahi den luzeran edo ingletean. Badago aurremarka bat kanalak 0.5 metrora ebakitzeko, ar-eme sistemari eusten diona.
  • 3
    Kanalen lerroa itxuratzeko, bata bestearen ondoan lotu, eta horretarako ar-eme sistema erabili. Sareta jarria dagoela egin daiteke. Egiaztatu kanalen ertzeko geziak ura husteko lekua seinalatzen duela. Kanalen lerroa iragazgaitz bihurtzeko, emearen aldean zigilatzaile elastiko egokia jar daiteke, kanalak batu aurretik.
  • 4
    Lerrokatzeko kordel bat ezarri eta kanalak zangan zehar prestatu. Kanalak, saretak jarrita dauzkatela jarri behar dira, eta plastikoarekin babestu behar dira hormigoiz zikintzeko beldurrik izanez gero, gero saretok jartzea ekidingo duten deformazioak saihesteko.
    Saretak, bakoitzaren oratzeko sistemarekin finkatu behar dira, behar adinako estutze momentua eman behar zaie, ibilgailuak pasatzen direnean sareta ez dadin mugi. Sistema ondo ibil dadin, funtsezkoa da erabilera bakoitzerako eusteko sistema egokia instalatzea.
  • 5
    Zangaren oinarrian kalitatezko hormigoia isuri, eta gogortu aurretik kanalak jartzen hasi.
  • 6
    Kanalak giltzurrun forma pixka batekin jarri, oinarria ondo finkatuta eta hormigoian blai gera dadin saiatuz, hutsunerik utzi gabe. Oinarria nahiz lodiera gomendatutako tamainen barruan egon daitezela gutxienez. Hasi kanalak zangan jartzen, hustuketa lekutik edo leku sakonenetik abiatuta. Zangaren luzeran, lerroa ondo dagoen eta kanalen garaiera dadoarekiko nolakoa den kontrolatu.
  • 7
    Hormigoia kanalaren alboetan isuri. Oso da inportantea hormigoizko geruza biak elkartzen diren tokietan, geruzok arrazoizko denbora tarte batean egitea, ondo itsatsiko direla ziurtatzeko. C-250 karga mota eskatzen duten guneetan jarri behar izanez gero, dagokion mailazoa hormigoi dado osoa behingoan isuri aurretik jarri.
  • 8
    Ondoko zolata hormigoizkoa bada, aurreikusi beharra dago dilatazio juntura elastikoak jartzea (poliexpana, neoprenoa edo halakoren bat). Juntura horiek ondo dimentsionaturik egon beharko dute, zolataren dilatazioek ez dezaten presiorik egin kanalaren alboko dadoan.
HispaVista Empresas-ek burutua Icono de conformidad con el Nivel A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
Flickr Youtube Issuu