Aholkularitza Teknikoa eta Kalkulu Hidraulikoak
HIDROTECNIA ULMA
ULMA HORMIGOI POLIMEROKO kalkulu hidraulikoa egiteko programa
Proposatutako kanalizazio sistemak egokienak direla bermatzeko, ULMA Hormigón Polímerok zeure esku uzten du proiektu bakoitzaren kalkulu hidraulikoa egiteko aukera ematen duen programa informatikoa.
ULMA HIDROTEKNIA programak Windows ingurunean dihardu eta Euri Uren Saneamendu Sareak kalkulatzeko balio du, ULMA Hormigón Polímeroren katalogoko elementuekin.
Programaren ezaugarriak:
- Kalkulua, tarte eta korapiloez osatutako sare adarkatu baten bidez egiten da. Programak hiru dimentsiotan lan egiten du, eta maldak zehazki irudikatzen ditu.
- Kalkuluak Euri Urak zein Ur Beltzak hartzen ditu kontuan.
- Kalkulua, tarte eta korapiloez osatutako sare adarkatu baten bidez egiten da. Programak hiru dimentsiotan lan egiten du, eta maldak zehazki irudikatzen ditu.
- Euri ekarpenak ekarpen gune baten eta tarte bakoitzari elkartutako isurketa-ur koefiziente baten bidez hartzen dira kontuan, hasierako bilketa denboraren definizioarekin eta euri-iraupen intentsitate guneekin batera.
- Sortutako korapiloetan izango diren ur ekarpen puntualak ere aurreikus daitezke.
- Kalkuluak Manning-en koefizientea espezifikatzeko aukera ematen du sistemarako eta intentsitate kurbetarako (euriaren iraupena eta baita hasierako bilketa denbora).
- Programa DXF formatuko fitxategi batetik abia daiteke edo sarea zuzenean pantailaratuz.